DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
www.bilbaomusika.eus

Bilbao Musikako Musika Eskolak bederatzi tailerrez osaturiko programa jarri du martxan

Gai askotariko formakuntza tailerrak dira, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle, konpositoreei zuzendutakoak, besteak beste.

DEIA - 2018(e)ko otsailaren 13a, asteartea - 10:11etan eguneratua

votos |¡comenta!
Bilboko Musika Eskolak

Bilboko Musika Eskolak (DEIA)

Galería Noticia

  • Bilboko Musika Eskolak

Matrikula ikastaro guztien plazak bete arte irekita egongo da eta izena eman nahi dutenek, Bilbao Musikan bertan edota www.bilbaomusika.eus web orrialdearen bitartez egin dezakete.

BILBAO. Musikarien hezkuntza, kultura, aisialdi musikala, partaidetza eragilea eta hobekuntza, sustatzearen helburuarekin, bakarka zein talde mailan, Bilbao Musikako Musika Eskolak 2018rako bederatzi formakuntza tailer antolatu ditu.

“Koru zuzendaritza”, “Musika-inprobisazioaren teoria eta praktika”, “Musikarientzako eszena teknikak”, “Talde instrumental desberdinen zuzendaritza”, “Musika-ekintzarako”, “Hari-instrumentuentzako inprobisazioa”, “Perkusio historikoa”, “Txalaparta” eta “Luteria” dira eskainiko diren tailerrak. Gai desberdina duten bederatzi formakuntza ikastaro hauek, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle eta konpositoreei zuzendurik daude, besteak beste. Otsailaren 19 eta maiatzaren 30 artean la Galeran burutuko dira eta prezioa 10 eta 70 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera.

Matrikula ikastaro guztien plazak bete arte irekita egongo da eta izena eman nahi dutenek, Bilbao Musikan bertan edota www.bilbaomusika.eus web orrialdearen bitartez egin dezakete.

Hona hemen tailerren eskaintza bere osotasunean:

KORU ZUZENDARITZA TAILERRA

Haur eta gazteen koruetara gerturatzea. Bokalizazio teknikak eta bere erabilera taldean, jestua, entsegu dinamikak, koru desberdinei egokitzen zaion errepertorioa aukeratzea, moldaketak…

  Irakaslea: Josu Elberdin Badiola www.elberdin.com
  Iraupena: 12 ordu
  Nori zuzendua: Koru zuzendari eta irakasleei
  Plaza kopurua: 30
  Datak eta ordutegia: Otsailak 19 eta martxoak 12 eta 19 (9:30-13:00)

MUSIKA-INPROBISAZIOAREN TEORIA ETA PRAKTIKA
Inprobizazioaren teoria eta praktikaren lehenengo kontaktuak. Hizkuntza eta musika ikaskuntzekin parekotasunak erabiliz, textu baten ulermena, produkzioa eta erreprodukzioa.

  Irakaslea: Jon Urrutia Monnot www.jonurrutiamusic.com
  Iraupena: 12 ordu profesionalentzako tailerra / 12 ordu ikasleentzako tailerra
  Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten instrumentu joleei. Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.
  Plaza kopurua: 20 tailer bakoitzean
  Datak eta ordutegia (profesionalak): Otsailak 23 eta 26 eta martxoak 2 eta 5 (10:00-13:00)
  Datak eta ordutegia (ikasleak): Otsailak 23 eta martxoak 2 (17:00-20:00): otsailak 24 eta martxoak 3 (10:00-13:00)

MUSIKARIENTZAKO ESZENA TEKNIKAK

Presentzia eszenikoa, entzutea eta joko eszenikoa abeslari eta instrumentistentzat.

  Irakaslea: Juanjo Otero
  Iraupena: 21 ordu
  Nori zuzendua: Ikasle eta musikari profesionalentzat
  Plaza kopurua: 12
  Datak eta ordutegia: Martxoak 2, 9 eta 16 (17:00-20:00) eta martxoak 3, 10 eta 17 (10:00-14:00)

TALDE INSTRUMENTALEN ZUZENDARITZA TAILERRA
Musika eskola, kontserbatorioetan etab. egon daitezkeen talde instrumental anitzak zuzentzeko eta kudeatzeko jarraibideak.

  Irakaslea: Iker Sánchez
  Iraupena: 16 ordu
  Nori zuzendua: Maila aurreratuetan dauden ikasleak eta irakasleak
  Plaza kopurua: 18
  Datak eta ordutegia: Apirilak 19 (10:00-13:30), apirilak 21 (10:00-13:30/15:30-18:30) eta apirilak 23 (10:00-13:00/17:00-20:00-Eskolako taldeekin praktikak)

MUSIKA EKINTZARAKO TAILERRA
Norberaren proiektu artistikoaren kudeaketa eta abiaraztea, kultura-produktu baten plangintza estrategikoa.

  Irakaslea: Paco Yáñez www.pacoyanez.com
  Iraupena: 14 ordu
  Nori zuzendua: Profesionalak eta musikaria izan nahi duen pertsonentzat
  Plaza kopurua: 20
  Datak eta ordutegia: Apirilak 16, 23 eta 30 eta maiatzak 30 (10:00-13:30)

HARI-INSTRUMENTUENTZAKO INPROBISAZIOA

Lehen kontaktua musika modernoarekin: zenbait partituraren gainean lan egin, zifratuak, “chop” perkusioa, eskala desberdinak maiorraz eta minorrez gain… hau guztia Orkestran, hari Musika-Ganbara taldean, edo talde instrumentalean

  Irakaslea: Asier Suberbiola www.asiersuberbiola.com
  Iraupena: 6 ordu profesionalentzat / 6 ordu ikasleentzat
  Nori zuzendua: Bere instrumentuan trebezia apur bat duten hari-instrumentu joleentzako, Ikasle eta profesionalentzako bi tailer desberdin egingo dira.
  Plaza kopurua: 20
  Datak eta ordutegia (profesionalak): Apirilak 26 eta 27 (10:00-13:00)
  Datak eta ordutegia (ikasleak): Apirilak 26 eta 27 (17:30-20:30)

PERKUSIO HISTORIKOA
Antzinako hainbat musika desberdinen interpretazioa.

  Irakaslea: Pedro Estevan
  Iraupena: 10 ordu
  Nori zuzendua: Perkusionistei
  Plaza kopurua: 20
  Datak eta ordutegia: Maiatzak 25 (17:00-20:00) eta maiatzak 26 (10:00-14:00/16:00-19:00)

TXALAPARTA IKASTAROA
Hutsun Txalaparta taldearen ibilbide historikoaren haritik, txalapartari buruz eurek duten ikuskera partikularra ezagutzea, eta erabili ohi dituzten materialak, jo-moldeak eta obrak ezagutu eta praktikan jartzea.

  Irakaslea: Hutsun Txalaparta hutsuntxalaparta.blogspot.com.es
  Iraupena: 5 ordu
  Nori zuzendua: Txalapartarientzat eta herri musikaren arloko perkusio joleentzat.
  Plaza kopurua: 20
  Datak eta ordutegia: Apirilak 21 (10:00-14:00)

LUTHERIA TAILERRA
Biolinaren familiako instrumentuak eraikitzeko prozesua, atalak, erremintak. Instrumentua zaintzeko aholkuak.

  Irakaslea: Abel Osuna www.osunaluthier.com
  Iraupena: 2 ordu
  Nori zuzendua: Hari-instrumentua jotzen dutenei
  Plaza kopurua: 20
  Datak eta ordutegia: Maiatzak 11 (17:30-19:30)

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120