DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
arratsaldeko 20:00etan

Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Arriagan ostiralean eta larunbatean

Erna Ómarsdóttir koreografo islandiarraren eta Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarraren pieza ikusgarriak hasieratik sortzen du zirrara

DEIA - 2018(e)ko otsailaren 12a, astelehena - 17:27etan eguneratua

votos |¡comenta!
Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Arriagan.

Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Arriagan.

Galería Noticia

  • Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Arriagan.

Bilboko dantza zaleak gogoratuko dira, agian, Erna Ómarsdottir koreografo islandiarraz, bere kategoriaren erakustaldi txikia eskaini baitzuen Guggenheim museoaren zabalgunearen ondoan duela 10 urte baino zertxobait gehiago. Asteburu honetan, ostiralean, otsailaren 16an eta larunbatean, 17an, Arriaga Antzokiak bere herrialdeko dantza konpainia hoberena den Iceland Dance Company dakar Bilbora, agertoki gainean sortzailearen lan ikusgarria erakusteko. Izan ere, mundu mailako koreografo handienetakoa da, hainbat artistarekin aritutakoa, Björkekin edo Jan Fabrerekin, besteak beste. Ómarsdottirrek Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarrarekin batera sortutako lana da Black Marrow.

BILBO. Black Marrow, jatorrizko mugimenduz betetako pieza da, eszenan jartze ederra du, Ben Frosten musika bikain eta irakagarriarekin (Jatorrizko Musika Hoberenaren Saria lortu zuen 2015eko Islandiako Arte Eszenikoen Sarietan) eta dantzarien lana ikusgarria da, indarrak agortu arte dantza erritmikoan aritu beharrak duen gorengo exigentzia mailari erantzunez. Elkarrekin mugitzen dira, okertu, eta fosilen, makinen edo jainko paganoen itxura har dezakete, instintuak industrializatu egin diren mundua erretratatzen duen dantza konposizioari forma emateko.

Ikuskizunak, klimaren aldaketarekin, hondamendi ekologikoekin edo gaur egungo bizitzeko modu hedonistarekin elkarketak gogorarazteko gai diren irudi bereziak ditu, baina beti ere edertasun maila handiko ikuspegi poetikotik, emaitza gisa oso ikuskizun bisuala eta indartsua lortzeko. Black Marrow ispilu deformatu gisa aritzen da, planetarekin dugun erlazio garaikidearen itzala egiten duen isla gisa.

Sinopsia

Jainkoaren baltsamoa ala deabruaren gorozkia? Zer da gure mundu industrializatuaren zainetan pentsamendua ponpatzen duen odol beltz hori? Zein mitologia bizi da bertan? Zenbat metamorfoseatuko gaitu, ezinbestean, gu eta gure ingurunearekin dugun erlazioa? Zenbateko mendekotasuna daukagu? Noraino joan beharko dugu gure beharrak asebetetzeko? Etorkizuneko olioa al gara?

Erna Ómarsdóttir eta Damien Jalet galdera horiekin hasi ziren Black Marrow-en lehen bertsioa hasi zutenean Australian 2009an. Ordutik pieza garatu egin dute, Iceland Dance Companyko dantzariekin, dantza errituala bilakatu arte.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120