DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Hezkuntza eta hizkuntza

Por Iñaki. Anasagasti Juanra. Madariaga - Domingo, 11 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!

HeZIKETA da herri ororen oinarria. Horixe irakurri dut berriki, bai eta Paulo Freireren beste hau ere: Heziketak ez du mundua aldatuko, baina mundua aldatuko duten pertsonak aldatuko ditu. Heziketak bizitzen irakasten du. Duela gutxi, birziklatu! kanpaina abiarazi dute ikastetxeetan, gure etorkizuna garbiago izan dadin gaztetxoak birziklatzearen gaiaz eta balioaz jabe-tzeko. Aditu batzuk aspaldian ari dira oihukatzen esanez, laster barru, gure birziklapen horretatik bizi beharko garela, eta ez ama-lurrak banatzen digun materiatik, horixe agortuko baitugu.

Alde batetik, gastatutakoari eta erabilitakoari bizitza berri bat ematea ondo legoke, baina beste aldetik ere, hondakinak gutxitu ere egin behar dira. Gutxiago kontsumitu, eta kontsumitu behar dugun horrek alferreko soberakinak sortzen baditu, areago. Izan ere, guztiok gara arazo horren aurrean hartzen dugun jarreraren erantzule, bai eta etxeetan sortzen ditugun hondakinena ere. Halarik ere, badirudi birziklapenaren ekintzaileak bagarela Bilbon, batez ere beiraren kontuan. Joan den urtean zazpi mila tona inguru errekuperatu ziren. Asko da, eta ondo dago, baina ohiko bataz bestekotik gora dagoen datua da. Ontzien errekuperazioan bost mila kilo, eta paperean hamar mila kilo joan ziren.

Badirudi Estatu mailan CO2 gasaren miloi bat tona gutxiago isuri zirela horri esker. Kristalari dagokionean, ere datu deigarriak ditugu: 2000. urtean %31,3 birziklatu zen, eta 2016an, %72.

Hori guztia gure ekimenari esker izan da, geuk hala ikasi dugulako, edota hala sentitu dugulako. Datozen belaunaldiek hobeto egingo dutelakoan nago, gai hauei buruzko heziketa aproposa jasotzen dutelako gaztetatik.

Aitzitik, badirudi heziketan ez dela dena urre. Euskararen irakaskuntzari dagokionean, bederen, aste honetan bertan irakurri dut, 200.000tik gora ikaslek euskaldundu gabe bukatu dutela derrigorrezko hezkuntza. Horiek gure hizkuntzaz jabetu balira milioi bat inguru elebidun izango ginateke. Hezkuntza eta hizkuntza, oinarrizko.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120