DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Goya mutuak

Juanjo. Olasagarre - Sábado, 10 de Febrero de 2018 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!

ELKARTASUNA berez sor-tzen den lorea da, eta ezin da behartu, hil egiten da bestela. Elkartasunak, edo ezak, asko erakusten du elkartasun objektuaz zein subjektuaz. Nor den bakoitza, zein den ingurumaria, eta zertan datzan dantzan dabilen etika. Neu ere, beste asko bezala, aspertu nintzen Goyen Jaiarekin, eta poztu Handia-ren sari horiekin guztiekin. Ai baina harritu ere egin nintzen Kataluniako egoerari buruzko iruzkin, ohar edo elkartasun ezagatik! “Artista jendeak” Carlos Francino Ser irratiko kazetariak paratu duen moduan “protesta eta errebindikaziorako joera duenak” txintik ere ez zuen atera Generalitateko hainbat kontseilari kartzelan daudelako, autonomia bat bertan behera utzia dagoelako edo jende zati baten bozkek hutsaren hurrengo balio dutelako.

Artista jendea protesta eta errebindikaziorako joera izateak asko pozten nau, izan ere, artearen definizioetako bat horixe baita, errealitatea den aldetik ere iraultzea, direla alde horiek nazionalak, sozialak,edertasunarekikoak, estilokoak edo filosofikoak. Horixe bera egiten baitute Handia-k berak etaEstiu 1993-ek, alegia, ustezko normaltasun fisiko zein psikikoa irauli batek, sentimenduen ustezko ontasuna bigarrenak. Horixe egin baitzuten 2003.ko Goya Jaietan “Gerrari Ez” lelo hura aldarrikatu zenean, Aznarren lotsarako. Zein izan dira, bada, aurten Espainiako Estatuan eragin diren giza-eskubideen urraketarik handienak? Urtarrilak 1 parte hartutakoen kontra eta Twitterren adierazpen askatasunaren kontra egindakoak.

Artistek protestatik egin ez izanak bat, proces-a geldiarazteko eskubide urraketekin konforme daude, eta horrek haien lanetan eragin zentsuratzailea izango du noizbait, edo bi, ez dira ausartu ezer salatzera gobernari eta publiko espainiarraren beldur. Ez dakit zein hipotesi den izugarriago.

Handia eta Estiu 1993-ko taldetakoek ezer salatu ez izana, aldiz, eskarmentutik etor daiteke. Fermin Muguruzak musika sarien banaketa jaian Euskaldunon Egunkariaren itxiera salatu zueneko bideoari erreparatu besterik ez dago. Berez sortzen den lorea da elkartasuna, bai.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail
  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120