BIDEO-JOKOAK

Thalamuserako bidea

‘MIND: Path to Thalamus’ jokoan interakzio eta mekanika errazak, musika misteriotsua eta atmosfera berezia ezin hobeto uztartzen dira, benetan joko erakargarria osatuz

URTZI ODRIOZOLA (www.gamerauntsia.eus) - 2018(e)ko urtarrilaren 22a, astelehena - 13:31etan eguneratua

‘MIND: Path to Thalamus’

Galería Noticia

‘MIND: Path to Thalamus’

Game Erauntsiko euskarazko jokoen katalogoan sartu berri den joko bati buruz idaztera natorkizue oraingo honetan. MIND: Path to Thalamus izeneko jokoa da berau eta lehenengo pertsonan jokatzen den istorio interaktibo bat da. Labur-labur esateko, 3D ingurune batean gauzatzen den puzzle joko benetan ikaragarri bat.



Interakzio eta mekanika oso errazeko jokoa bada ere, musika misteriotsu eta istorio eder batekin konbinatuta, atmosfera berezia sor-tzen du jokoak. Bartzelonako Pantumaca etxekoek lan bikaina egin zuten beraien azken aurreko lan honekin. Ez da harritzekoa, beraz, ondoren garatu zuten dinamika bereko Annie Amber jokoaren jarraipena ikustea. Azken hori, baina, errealitate birtualeko aparailuekin bakarrik jolasteko da eta oraindik probatu ez dugunez, aurreragorako utziko dugu.



Nahiz eta 2015ean argitaratu zuten lehenengo aldiz MIND: Path to Thalamus, Steam plataforman, behin baino gehiagotan eraberritu dute, partxe ezberdinak gehituta, eta benetan merezi duen fintasuna lortu duela esan daiteke. Lehenengo minututik akzio betean hasiko da Thalamuserako bidea. Mallorcan girotua dago jokoa, eta tornado batek protagonistaren autoa airean botatzen duen momentuan hasiko da.



Tornado ikaragarri horren ondorioz, alaba galdu eta ospitale batean koman gelditu den aita baten gorputzean sartuko gara. Atsedenik hartu gabe alaba aurkitzeko obsesio horrek bultzatuta, pentsamenduen barnean ditugun ibilbide surrealista eta txundigarrietan barrena ibili beharko dugu. Aurrera jarraitu ahal izateko, ibilbideak ezkutatzen dizkigun oztopo eta puzzleak osatzeko premia izango dugu. Aurkituko al dugu alaba? Zer gertatuko zaigu guri? Esnatuko al gara komatik? Galdera horiek eta beste hainbat erantzun beharko ditugu.



PAISAIA IKUSGARRIAK Begietatik sartzen den joko horietako bat dugu honakoa. Jokoan elkarrekintzan ibiliko garen paisaiak ikusgarriak dira, infinituak dirudite eta errealismo handiz irudikatzen dute amets eternal bat izan daitekeena. Jokalariaren esku egongo da ametsetakoa dirudien gaua egun bilakatzea, ingurune osoan zehar behe-lainoa jarri edo kentzea, iraganera bidaiatu edota imajina ezin ditzakezun bestelako mekanismoekin jolastea. Jolasteko modu honek eraginda, bati baino gehiagori etorri zaio burura Max Payne jokoko ametsen eszena ikaragarri hura. Eta, egia esan, ez zaie arrazoirik falta, badu an-tzekotasunik.



Gainera, Oculus Rift edota HTC Vive bezalako errealitate birtualerako betaurrekoekin ere bateragarria da MIND: Path to Thalamus, eta jokoaren ametsean sakonago barnera-tzeko aukera ematen dute. Mota honetako betaurreko hauek oso prezio onean aurki daitezke Steam plataforman, Windows, Mac eta Steam Link plataformetarako, baina PS4 edota XBOX One kontsoletarako ere eskuragarri daude. Gainontzean, ordenagailuan jolasteko, ez da aparteko potentziarik behar eta txartel grafiko txukun batekin ondo moldatu gaitezke (2GB memoria RAM, Core 2 Duo prozesagailua eta GeForce 7600 GS txartel bat da eska-tzen den minimoa).



Fun and Serious-en 2015. urteko indie jokorik onenaren izendapena, Espainiako bideo-joko industriako hainbat sari eta The Telegraph-en kritika onak ditu joko honek bere historialean, besteak beste. Sarean ere, oro har, kritika oso onak ari da jasotzen;esaterako, Metacritic webguneak 100etik 75 puntu eman dizkio. Ez dago gaizki. Bere inguruko erreferentzia eta bideo iruzkindu ugari daude dagoeneko, baina aizue: inoren esku utzi baino, hobe norberak bere kabuz esploratzea Thalamuserako bidea. Ez zaizue damutuko!

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Ortzadar

ir a Ortzadar »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120