literatura

Baztan beltza

Euskal Nobela Beltzaren Astea heldu da beste behin ere Nafarroako bailarara. Datorren astelehenetik igandera izango da aurtengo edizioa. Bertan, genero beltzeko liburuen aurkezpenak, mahai-inguruak, zinea eta errezitaldiak izango dira, besteak beste

Ainhoa Lores - 2018(e)ko urtarrilaren 14a, igandea - 12:20etan eguneratua

Baztan beltza.

Baztan beltza.

Galería Noticia

Baztan beltza.

Gorri kolorekoak dira Baztango lurrak, gorri kolorekoak ere Nafarroako bailara honetako eraikinetako fatxadak inguratzen dituzten harriak, berdeak jaten du panoramikaren zati handi bat, paisaiaren goiko partea berriz aldakorra izaten da, urdina, grisa edo zuria, urteko sasoiaren eta eguraldiaren arabera. Koloreek edertzen dituzte Arizkun, Elizondo, Erratzu edota Amaiurgo herriak urte osoan zehar, aste baten izan ezik: urtarrileko hirugarrenean. Zazpi egun horietan eskualdeak beste tonalitate bat hartzen du eta beltza nagusi bihurtzen da, (H)ilbeltza zehatzago esateko. Misterioa, beldurra… hedatzen da eskualdeko edozein bazterretan.

Euskal Nobela Beltzaren Astea bueltan da;oraingoan, gainera, aste osoko egitarau oparoa dakar, izan ere, urtean zehar genero honetako ekimenak antolatzen jarraitzen du Baztango Irakurle Taldeak. Beraiek dira laugarren urtez ekimena antola-tzeko ardura dutenak. Ane Cuesta da horietako bat. Haren arabera, aste bateko egitaraua baino zerbait gehiago da (H)ilbeltza. “Horretan ahalegintzen gara, behintzat, eta horren lekuko dira martxan ditugun webgunea eta (H)ilbeltza beka, aste batetik urte osora zabaltzen den eskaintza”. Izan ere, urteak pasatu ahala, eta Euskal Nobela Beltzaren Astea sendoturik, hainbat ekimen jarri dituzte abian bailara honetako Irakurle Taldekoek. Horietako bat da hain zuzen ere ilbeltza.eus ataria. “Atariaren helburu orokorra genero beltza bultzatzea da eta sei atalak tartekatuz, hamabostean behin testu berri bat sartzen ahalegintzen gara”, jakinarazi du Cuestak.

Edizio bakoitzean beti zerbait ikusten dutela azpimarratu du Cuestak, “pauso berriak emateko aukerak ematen dira;horrela sortu zen (H)ilbeltza beka”, kontatu du. Baztango Udalak, Txalaparta argitaletxeak eta (H)ilbeltza ekimenak elkarlanean sortu zuten beka. Euskarazko literatura beltza sustatu nahian, diru-laguntza bat ematen dute, urte batez sormena bultza-tzeko eta itzulpengintza sustatzeko. Miel Anjel Elustondo itzultzaile eta kazetaria izan da bekaren lehen edizioaren irabazlea, eta horixe izango da datorren urteko Euskal Nobela Beltzaren Asteko Idazleekin solasean ekimenean izango den idazlea. Aurtengo deialdian berriz, beka itzulpen lan batentzat izango dela iragarri du Cuestak.

JAIALDI BIZIA Astelehenetik aurrera jaialdiak ekarriko digunari erreparatuta, formatuan behintzat berrikuntza nabarmenik ez dagoela dio Cuestak, baina, “ekitaldi bakoitzean beti dago nobedaderen bat, bidean gauza berriak sortzen joaten direlako, (H)ilbeltza jaialdi bizi bat delako”. Atzean utzi dugun 2017an 50 urte bete ziren Txomin Peillenek Gauaz ibiltzen dana nobela beltza argitaratu zuenetik, eta aitzakia sortu zen idazlea Baztanera gonbida-tzeko. “Jose Angel Irigarai idazle eta poeta izango du elkarrizketatzaile -aurreratu du Cuestak-. Hasieratik sortu zen harreman horretatik, Maiatz, Pamiela eta (H)ilbeltza ekimenaren arteko elkarlanean, Zaldi beltzak zeruan liburua argitaratzeko proiektua sortu da, (H)ilbeltzarako espresuki argitaratua”, gehitu du.

Chinatown filmaren emanaldia ere izango da aurten. Jatorrizko bertsioan eskainiko da pelikula, euskarazko azpitituluekin. “Hirugarren urtea da ikus-entzunezkoek lekua dutela jaialdian, baina lehen aldia da film bat osorik ikusteko aukera eskaintzen dugula”, eman du jakitera Cuestak.

Larunbatean, bestalde, mahai-inguru batekin emango diote hasiera egunari. Ekimen hau Euskal Nobela Beltzaren Asteko egitarauko ardatzetako bat bilakatu da dagoeneko. Aurtengo gaia Beltzaren estereotipoak, literaturatik ikus-entzunezkoetara izango da eta Arantxa Iturbe kazetariak gidatuko du ekitaldia. Iratxe Fresneda Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Irati Jimenez idazlea izango dira hizlariak eta generoaren ikuspuntutik aztertuko dituzte trama beltz desberdinak. Cuestak nabarmendu duenez, “generoaren gaiari Euskal Nobela Beltzaren Astearen hastapenetatik eman zaio garrantzia. Hori dela eta, aurten gaia lehenetsi dugu gure ekitaldi zentralean”.

Ipuin dramatizatua ere jasotzen du aurtengo egitarauak: “Urtero egiten bada ere, urtero desberdina izaten da”, dio Cuestak. Izan ere, istorioa urtero aldatzen dute, eta baita an-tzeztuko den herria ere. Aurten Anizen izango da. Astearekin amaitzeko, Hama(H)iru ate errezitaldi musikatua prestatu dute. “Aurten berreskuratu nahi izan dugu irakurraldi musikatu/antzeztu formatua”, azpimarratu du Cuestak. Mitxel Sarasketak aurkeztuko du liburua, (H)ilbeltzako kideek pasarteak irakurriko dituzte, eta musikarekin lagunduko du Iñigo Belzunegik. “Solasaldi, antzezpen, errezitaldi eta kontzertua izango da, dena batean”.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

    Últimas Noticias Multimedia

    destacado mail

    • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
    • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
    • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120