DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
atzo hil zen

Joxean Artze, poeta txalapartari espirituala

Joxean Artze sortzaile, musikari eta poeta usurbildarra hil zen atzo etxean 78 urte zituela. Herri oso baten lema bihurtu diren esaldi eta olerkiak utzi dizkigu, ‘Txoria txori’ ezaguna tartean

Arantzazu Zabaletaren erreportajea - 2018(e)ko urtarrilaren 13a, larunbata - 06:09etan eguneratua

votos |¡comenta!
Joxean Artze, 2011. urtean Xabier Leteri Oñatin egindako omenaldi batean.

Joxean Artze, 2011. urtean Xabier Leteri Oñatin egindako omenaldi batean. (Argazkia Javi Colmenero)

Galería Noticia

  • Joxean Artze, 2011. urtean Xabier Leteri Oñatin egindako omenaldi batean.

Bizitzaren atea dukegu heriotza”. Joxean Artzek utzitako mezuetako bat hori zen, baina ez bakarra. Atzo hil zen etxean sortzaile, poeta eta musikari usurbildarra, 78 urte zituela eta gaixotasun baten ondorioz.

1939ko apirilaren 6an jaioa, euskal kantagintza berriaren ikur eta abiapuntu izan zen Ez dok amairuproiektuaren ideologo eta sortzaileetako bat izan zen Artze 1960ko hamarkadan, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Jose Angel Irigaray, Xabier Lete eta Lourdes Iriondorekin batera. Baga biga higa sentikariaikuskizunean hartu zuen parte eta urte gutxi batzuk geroago beste ikuskizun berritzailea ere sortu zuen Laboa eta bere anaia Jexuxekin batera: dantza, poesia eta musika uztartzen zituen Ikimilikiliklikek Euskal Herriko mugak gainditu eta Veneziako bienalean ere aurkeztu zuten.

Laboaren ahotsak zabaldu zituen, hain zuzen ere, Artzeren hitz ezagunenak, Txoria Txori, Ama hil zaigu eta Geure bazterrak.Paperean beste hainbeste utzi zituen eta guztira hamar liburu argitaratu zituen, hitzen bidez transzendentziaren bila abiatu eta existentzialismoaren eta espiritualtasunaren inguruko bidaia proposatuta. Gizakiari buruz, naturari buruz, kontsumo gizarteari buruz, erlijioei buruz egin zuen gogoeta haren lanetan.

Isturitzetik Tolosan Barru hark kaleratutako lehen liburua izan zen, 1969. urtean, eta garai hartan erabat berritzailea izan zen: poesiarekin batera ilustrazioak zeuden, koloreak, eta disko bat ere bazekarren. Gaur egungo multimediaren aitzindari izan zitekeen, euskarri eta formatu desberdinak uztartuz obra artistiko bakarra osatzeko.

Iturri zaharretik

Poesia espaziala edo plastikoa egiten saiatu zen Artze, olerkiak bisualak egiten eta taula gainera eramaten, jendearengana heltzeko asmoz. Edukiarekin ez ezik, formarekin ere esperimentatzea zuen gustuko, batez ere lehen urte haietan, mugak gaindituz eta hizkun-tzarekin iraultza literarioak bultza-tzen: atzekoz aurrera idatzitako hitzak erabili zituen, onomatopeiak...

Iraultza hori, dena den, Ez dok amairu proiektuak berak bezala, hizkuntza zaharra eta euskal sustraiak eta tradizioa abiapuntutzat hartuta proposatu zuen: “Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik”. Ikastolen elkarteak erabili zituen hitzok bere leman. Euskalgintzan eta euskararen normalizazioan ikur bihurtu den lema ere haren eskuek idatzi zuten: “Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”.

Euskara aldarrikatzeaz gain, Euskal Herriko tradizioaren eta landa iraganaren beste ikur bat ere berreskuratu zuen: Jexux anaiarekin batera txalaparta taula gainera eraman zuen eta ikuskizun bihurtu. Musika modernoan erabiltzen hasi zen, gaur egun jarraipena duen bidea abiatuz. 1975. urtean Artze anaiek txalaparta oinarritzat hartuta disko bat kaleratu zuten, Milango estudio ba-tzuen eskutik.

1960 eta 1970 hamarraldietan euskal poesia eta kultura modernitatera eraman zuen eta bide berriak zabaldu zituen zutabeetako bat izan zen Joxean Artze, Xabier Lete eta Mikel Laboarekin batera, besteak beste. Ondoren, 1980. urtetik aurrera, beste fase bat antzeman daiteke bere lanetan: erlijiotasunera eta kristautasunera bueltan, ikuspuntua aldatuta, poesia lantzen eta berritzen jarraitu zuen, bizitzaren transzenden-tziaren bila beti ere.

Belaunaldi berriengana gerturatu zen azken urteotan eta bere hi-tzek doinu berriak jantzi zituzten. Nola belztu behar zuria ikuskizunean, esaterako, usurbildarraren poesiak oinarri zituen Bide Er-tzean eta Metrokoadroka kolektiboaren proposamenak 2016an.

Omenaldia

Urte horretan bertan San Telmo Museoak, Mikel Laboa Katedrarekin batera eta Morgancrea estudioarekin batera erakusketa berezia antolatu zuen Joxean Ar-tzeren unibertsoa zabaltzeko eta jendearengana gerturatzeko, Ikimilikiliklik izenburupean. Hamabi herritan izan da bi urte hauetan, Estatu Batuetako Smithsonianen ere izan zen, eta gaur egun Tolosako Aranburu jauregian dago ikusgai (otsailetik aurrera, berriz, Oteiza museoan izango da). Artzeren heriotza dela eta, San Telmo Museoak hartuko du berriro erakusketa apirilean, omenaldi moduan sortzaileari eskainitako jardunaldi berezi batzuen baitan.

Joxean Artzeren hileta elizkizunak Usurbilgo parrokian izango dira gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera.

lanak

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120