DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
60.000 erabiltzaile gehiago

Artxandako funikularrak 2017an berriro hautsi du bidaiari kopuruaren marka

829.627 pertsonak erabili zuen Artxandako funikularra 2017an, hau da, aurreko urtean baino % 7,26 gehiagok

DEIA - 2018(e)ko urtarrilaren 12a, ostirala - 13:40etan eguneratua

votos |¡comenta!
El funicular de Artxanda a su paso por Ciudad Jardín.

El funicular de Artxanda a su paso por Ciudad Jardín. (DEIA)

Galería Noticia

  • El funicular de Artxanda a su paso por Ciudad Jardín.

BILBO. Artxandako funikularrak 2017an berriro hautsi zuen erabiltzaile kopuruaren marka. Guztira, 829.627 pertsonak erabili zuen funikularra urtean zehar.

Funikularraren bidaiari-kopuruaren hazkundea etengabea izan da azken urteotan.

Aipatu beharra dago 2015ean, funikularraren mendeurrenean, 728.921 erabiltzaile izan zituela, 2014an baino % 18,77gehiago.

2017an 2016an baino 60.000 erabiltzaile gehiago izan zituen funikularrak, hau da, % 7,26 gehiago. Aurreko urteetan legez, iaz ere abuztua izan da bidaiari kopuru handieneko hila: 101.273 erabiltzaile.

TripAdvisor webguneak bikaintasunaren ziurtagiria eman dio Artxandako funikularrari 2017an, webgunearen erabiltzaileen aldeko iritzien bidez esker-ona edo onarpena adierazteko. 2016an ere lortu zuen ziurtagiri hori. Batez ere bidaiari eta turistentzat pentsatuta dagoen webgune hori aitzindaria da mundu-mailan;izan ere, mundu osoko lau milioi entitateri buruzko 150 milioi iruzkin eta balorazio baino gehiago jasotzen ditu urtero.

Funikularrak lanegun guztietan ematen du zerbitzua 07:15etik 22:00etara bitartean. Jaiegunetan 08:15etik 22:00etara eta udako hiletan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) 23:00ak arte luzatzen du ordutegia. Maiztasuna 15 minutukoa da, arrazoi bereziak tarteko bidaiari asko batzen direnean izan ezik. Horrelakoetan maizago ibiltzen da geltokiak jendez hustu arte.

Hiru minutu baino gehixeago behar du funikularrak 770,34 metroko bidea egiteko;segundoko 5 metroko abiadura hartzen du (orduko 18 kilometro) eta 70 pertsonentzako lekua dago bagoietan. Gainera, zerbitzu berriak eskaintzen hasi da, esaterako, doako bisita gidatuak euskaraz zein gaztelaniaz.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120