DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
DANTZA ALAI, PALMERAS ETA NECTAR ORKESTREN ESKUTIK

Larunbat honetan hasiko dira berriro dantzaldiak Otxarkoagako Udaltegian

Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntza duen jarduera, ohikoa denez, larunbatez ospatuko da, barrutiko Udaltegiko gimnasioan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera

DEIA - 2018(e)ko urtarrilaren 11a, osteguna - 11:40etan eguneratua

votos |¡comenta!
Imagen de archivo de bailables en La Casilla

Imagen de archivo de bailables en La Casilla (Juan Lazkano)

Galería Noticia

  • Imagen de archivo de bailables en La Casilla

BILBAO. Larunbat honetan, urtarrillaren 13an, hasiko da berriro Bilboko Udalak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteak elkarren artean antolatzen duten ohiko dantzaldi programa. Apirilaren amaierara arte zortzi dantzaldi ospatuko dira guztira, Dantza Alai, Palmeras eta Nectar orkestrek alaituta.

Ohikoa denez, dantzaldiak larunbatetan izango dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta hiru musika taldeak txandakatu egingo dira, udaltegiko gimnasioan antolatuko diren saioak animatzeko.

Izan ere, Otxarkoagako biztanleriaren batez besteko adina gero eta altuagoa da. Hori dela eta, Bilboko Udalak garrantzi handia eman dio pertsona nagusiak dinamizatzeko jarduerak sustatzeari eta pertsona horien topaketarako eta harremanetarako gunea bultzatzeari.

Horrela, abenduan Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldiaren beste edizio bat ospatu zen, hori ere auzoko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartearen laguntzarekin. Topaketa horretan, pertsona nagusien elkarteetako hogei bat abesbatza eta antzerki talde afizionatuk hartu zuten parte. 1.000 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte kultur programa horretan.

Kultura Sailak antolatutako dantzaldi egutegia:

- Urtarrilak 13 (Palmeras orkestra)
- Urtarrilak 27 (Dantza Alai orkestra)
- Otsailak 3 (Palmeras orkestra)
- Otsailak 17 (Nectar orkestra)
- Martxoak 3 (Dantza Alai orkestra)
- Martxoak 17 (Nectar orkestra)
- Apirilak 14 (Palmeras orkestra)
- Apirilak 28 (Nectar orkestra)

Lekua: Otxarkoagako Udaltegian (Pau Casals kalea, 19).
Ordua: 18etan.
SARRERA LIBREA.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120