DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Sarrera doan eta leku guztiak bete arte

Banda gazteen rock maratoia izango da larunbat honetan Bilborocken

  • Bilboko Udalaren ekimen honek 15-35 urteko kideek osatutako Bilboko musika-banda hasiberriei agertoki enblematikoa utziko die, euren musika zuzenean eskaintzeko
  • 20:00etatik aurrera, Bilborocken bertako entsegu-aretoetan sarri ibili ohi diren hamar bat talderen emanaldia izango da
  • Sarrera doan eta leku guztiak bete arte

DEIA - 2018(e)ko urtarrilaren 11a, osteguna - 12:08etan eguneratua

votos |¡comenta!
Bilborock.

Bilborock.

Galería Noticia

  • Bilborock.

Bilborock Aretoan urtarrilaren 13an (zapatua) 20:00etatik aurrera, ekipamendu horretako entsegu-aretoetako taldeen rock maratoia izango da.

BILBO. Hala bada, lokal horiek erabiltzen dituzten hamar bat bandek aukera izango dute agertokira igo eta esperientzia hartzeko zuzenean jota. Egin eginean ere, hauek izango dira taldeak: The Stalactites Of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos eta Deimocracy.

Sarrera doakoa da –leku guztiak bete arte- eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.

UDALAREN PROGRAMA, BANDA GAZTEAK BULTZATZEKO

Bilboko Udalak antolatutako kontzertu honek aukera eman gura die 15-35 urteko kideek osatutako Bilboko musika-banda hasiberriei Bilborockeko agertokia erabiltzeko eta, hartara, euren lanak ezagutzera eman eta euren musika eskaintzeko zuzenean.

Udalaren ekimen hau musikaren munduan hasi diren gazteentzat da, euren lanak zuzenean erakutsita, horrela esperientzia lortuz, uriko eszenaren erreferentzia den Bilborock aretoan jotzeko aukera izanda.

BILBOROCK ARETOA, URIKO LEKU ENBLEMATIKOA

Bilborockek zenbait tamainatako zazpi entsegu-areto ditu (3tik 10 pertsona sartzeko prestatuak), eraikinaren goiko solairuan, intsonorizatuta eta elementu hauek dituztenak: bateria, hainbat mikrotarako bi pantailadun (bozgorailuak) ahots-sistema, anplifikadoreak jartzeko kaxak eta baxurako anplifikadore bat.

Aretoak orduko 2,5 eurotik hasita erreserbatu daitezke, astelehenetik zapatura, arratsaldez.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120