DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
UNErekin sinatutako hitzarmen bati esker

Jaurlaritzak ISO 9001 eta ISO 14001 arauak euskaratuko ditu

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 11:41etan eguneratua

votos |¡comenta!
Bingen Zupiriak eta Normalizaziorako Espainiako Elkarteko zuzendari nagusi Javier Garcia Diazek sinatu dute akordioa

Bingen Zupiriak eta Normalizaziorako Espainiako Elkarteko zuzendari nagusi Javier Garcia Diazek sinatu dute akordioa (IREKIA)

Galería Noticia

  • Bingen Zupiriak eta Normalizaziorako Espainiako Elkarteko zuzendari nagusi Javier Garcia Diazek sinatu dute akordioa

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hitzarmen bat sinatu du Normalizaziorako Espainiako Elkartearekin (UNE, gaztelaniazko sigletan), euskal enpresentzat interes orokorrekoak diren arauen euskarazko bertsioa garatzeko helburuz. Hitzarmenaren bidez, enpresen artean hedadura handikoak diren hainbat arau euskaratuko dira, besteak beste, UNE-EN ISO 9001 eta UNE-EN ISO 14001.

BILBO. Munduko milioi bat erakundek baino gehiagok aplikatzen dute arrakastaz ISO 9001 araua, Kalitatearen Kudeaketari buruzkoa, eta 350.000ek erabiltzen dute ISO 14001 beren Ingurumen Kudeaketa egokirako, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eta Normalizaziorako Espainiako Elkarteko zuzendari nagusi Javier Garcia Diazek sinatu dute akordioa. Helburua da bere lau urteko iraunaldian zehar UNE arauak euskaratzeko itzulpen programa bat garatzea. Halere, akordioa epe horretatik aurrera luzatu ahalko da.

Arau tekniko horiek merkatuaren adostasuna islatzen duten dokumentuak dira, erakundeen lehiakortasunerako funtsezkoak diren gaiei heltzeko jardun egokien ingurukoak, eta enpresen ziurgabetasuna argitzeko balio dutenak. Euskarara egiten den itzulpenaz gain, UNE arauak galizierara eta katalanera ere itzultzen dira.

Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, hitzarmenaren xede den programaren UNE arauak euskaratzeaz arduratuko da, baita beharrezko eguneraketez ere. Gainera, urteko programan txertatu nahi diren arauen zerrenda sinatuko dute urtean behin. Ondoren, Eusko Jaurlaritzak arauen euskarazko itzulpena entregatu beharko die UNEko arduradunei, bertsio hori eta UNE arauari dagokion jatorrizko bertsioa bat datozela bermatuz. Bestalde, hitzarmenaren indarraldian zehar, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak urteko aurrekontu sail bat jasoko du aurrekontuetan arauen itzulpengintzarako.

EUSKALTERM

Azkenik, UNE arduratuko da, beste gai batzuez gain, hitzarmenaren xede den lan programatik eratorritako arauen euskarazko bertsioak editatu eta hedatzeaz. Edizioaren kostuak UNEk hartuko ditu bere gain. Erakunde horrek baimendu egin du Euskalterm Euskal Terminologia Banku Publikoan txertatzea hitzarmenaren xede diren UNE arauetan barne hartutako terminoak eta jendartean hedatzea, betiere beren jatorria azalduta.

Normalizaziorako Espainiako Elkartea Espainiako Estatuan arau teknikoak garatzeaz legez arduratzen den erakundea da, eta ehun ekonomikoaren eskueran jartzen du munduko katalogo osatuenetako bat, guztion helmenean dauden soluzio eraginkorrak ematen dituzten 32.350 araurekin baino gehiagorekin. Hala, elkarteak adierazitakoaren arabera, enpresen, beren produktuen eta zerbitzuen kalitatea eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen da. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120