DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Urte berrirako zerrendak

Rikardo. Arregi - Miércoles, 3 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

Nire burua apur bat ezagu-tzen dudanez, aspaldian utzi nion urte berria, edo ikasturte berria, hastean ohikoak omen diren asmo, egiteko, nahi edo betebehar berri edo zaharren zerrendak egiteari, oso ondo baitakit ez naizela gai izango bat bera ere betetzeko. Egia esan, ez dakit noizbait egin dudan horrelakorik, ziur aski, bai, ustez jende guztiak egiten duena egiteko artaldearen presioak handiak direlako beti;nolanahi ere, balizko zerrenda horiek ahanzturaren putzu sakon batean egongo dira orain (uste dut behin ikastaro batean zerrenda horietako bat egitera kondenaturik izan nintzela). Asmo on eta finkoz egindako zerrenda itxi horren ordez, badut, gehienek bezala, asmo ez beti on eta beti aldakorrez zirriborraturiko hamaika zerrenda ireki eta eternalak, berdin balio dutenak urtarrilaren lehen egunerako zein, demagun, maiatzaren 9rako. Liburuak ordenatu beharko nituzke, esate baterako, edo armairuetatik atera aspalditik erabiltzen ez ditudan arropak, baina, entropiaren erlijioko fededuna naizenez, badakit liburuak berriro desordenatuko direla berez hurrengo egunetan, izaki bizidunak baitira, eta beti egongo dela alkandora ahantziren bat hortik uda urrun batean bizitakoa, ona eta txarra, berpizteko prest.

Zer esanik ez, miresten ditut urte berrirako zerrendak egiteko gai diren guztiak, ia-ia heroiak dira nire begietarako;gainera, asko eta asko zerrendek diotena betetzeko kapaz izango dira. Suposatzen dut urtebete barru asko eta asko sasoi oneko morrosko desiragarriak izango direla hainbeste ordu gimnasiolekuetan eman eta gero;suposatzen dut urtebete barru asko eta asko Goethe edo Shakespeare jatorrizkoan irakur-tzearen plazerez mintzatuko direla ingelesari edo alemanari hainbeste ordu eman ondoren. Ai, zergatik ez naiz ni izango horrelakoa? Urte berriaren bigarren egunean egutegi zaharrak bota eta egutegi berriak zabaltzeko ahalegin itzela egin dut behintzat. 18 zenbakiari mesfidantzaz begiratu diot. Nahi baino urte gehiago beteko dut aurten. Betiko moduan, bai, baina aurten mingarriago.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120