DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Eguzki-energia termikoa da erabiliena

608 udal etxebizitzatan iturri berriztagarrietatik hartzen dute energia

  • 2019rako Ametzolan eraikita egongo diren 66 etxebizitza dotazionalak batuz gero, guztira 674 udal etxebizitza izango dira energia berriztagarrien sistemekin
  • 378 etxebizitzatan, sustapen berrietan jarri ziren eta 232 etxebizitzatan, zaharberritze-lanak egitean eguzki-panelak jarri ziren
  • Eguzki-energia termikoa da erabiliena, ondoren, fotoboltaikoa eta biomasa. Ametzolako etxebizitzetan mikrogenerazioa instalatuko da

DEIA - 2018(e)ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 11:21etan eguneratua

votos |¡comenta!
Futuros apartamentos dotacionales en Ametzola.

Futuros apartamentos dotacionales en Ametzola. (Infografía Ayuntamiento de Bilbao)

Galería Noticia

  • Futuros apartamentos dotacionales en Ametzola.

Une honetan 608 Udal Etxebizitzatan daukate iturri berriztagarrietako energia-sistema jarrita;horren bidez, batez ere, ur beroa, berogailua eta igogailuko motorrentzako potentzia hartzen dute. Datozen bi urteetan Ametzolan eraikiko diren 66 etxebizitza dotazionalak batuz gero, guztira 674 udal etxebizitza izango dira energia berriztagarrien sistemekin.

BILBAO. Goyo Zurro Bilboko Udal Etxebizitzetako presidenteak adierazi du udal etxebizitzetan erosotasuna modu jasangarrian bermatzearen alde egin eta konpromiso irmoa dutela jarduera sozialaren eremu guztietan gestio arduratsua izateko.

Energia iturri berriztagarrietatik hartzen duten etxebizitza guztietatik 378k eraiki zirenetik dute energia-mota hori, 2006tik aurrera, alegia. Ibaiondo eta Errekalde barrutietako 298 etxebizitzatan, eguzki-energia termikoa dute eta Zorrotzako 80tan biomasa da energia-iturria.

Iturri berriztagarrietako energiaz hornitzen diren 232 udal etxebizitzak zaharberritze-proiektuetan ezarri dituzte era horretako sistemak. Guztietan eguzki-panelak jarri dira: horien bidez, batetik, igogailuetarako behar den potentzia jasotzen dute 114 etxebizitzatan eta 111 etxetan eguzki-panel termikoak jarri dira, ura beroa izateko. Gainerako 7 etxebizitzatan fotoboltaikoa eta eguzki-energia termikoa konbinatzen dira, ur beroa eta berogailua izateko.

608 udal etxebitzetarako energia hornitzen duten iturri berriztagarri guztietatik, erabiliena eguzki-energia termikoa da, 409 etxetan baitago;fotoboltaikoa 114 etxetan darabilte eta biomasa 80tan. 2019tik aurrera, beste energia-iturri berriztagarri bat gehituko da, hain zuzen ere Ametzolako 66 etxebizitza dotazionaletan: mikrogenerazioa.


votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120