DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
urtegiaren perimetroan

Arabako Aldundiak 5.500 zuhaitz landatu ditu Uribarri Ganboan gerriko berdea sortzeko

EUROPA PRESS - 2018(e)ko urtarrilaren 2a, asteartea - 10:40etan eguneratua

votos |¡comenta!
Uribarri Ganboa

Uribarri Ganboa (ARABAKO ALDUNDIA)

Galería Noticia

  • Uribarri Ganboa

Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak bertako 5.500 zuhaitz espezie landatu ditu Uribarri Ganboako urtegiaren perimetroan gerriko berdea sortzeko eta, horrela, iragazki naturala izateko da eta uraren kalitatea hobetzeko du.

GASTEIZ. Zehazki, ibaiertzeko espezieak landatu ditu, hala nola lizarrak, zumeak, zurzuriak eta makalak uretatik gertuen dauden guneetan, eta erkametzak, arteak, elorri zuriak eta elorri beltzak eremu lehorragoetan. Uribarri Ganboak EAEko herritarren ia %50entzako ura ematen du.

Josean Galera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuak gogoratu duenez, "kontua da iragazki ekologiko bat sortzea, urtegiaren inguruko nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak sortzen dituen substantziak eta konposatuak atxiki, iragazi eta araztuko dituena, hartara gizakiok edateko den ur horren kalitatea hobetzen jarraitu dadin".

Horren harira, Galerak ziurtatu du urtegia bizileku finkotzat edo aldi baterako bizitokitzat duten hegaztien habitata hobetuko dela eta narriatuen dauden eremuak itxuraberrituko direla. Izan ere, hainbat espezie mehatxaturi ostatu ematen dio urtegiak. Guztira 25 espezietako 3.700 ur hegaztik baino gehiagok urtegi horretan ematen dituzte neguko hilabeteak, eta urtero 456 bikote ugaltzaile ur horietan lekukotzen dira.

Halaber, Arabako Aldundiak esku hartzea baliatu du eremuko itxiturak sendotzeko, ez dadin ganadurik zuzenean uretara joan, horrek ere uraren kalitatea hobetzen lagunduko du eta. Gainera, arbola berriek geriza emango die urtegietako bide berdetik ibiltzen diren txirrindulariei eta oinezkoei.

IRAGAZKI BERDEAK

Zuhaitzen sustraiek ura eta gatz mineralak xurgatzen dituzte lurzorutik, eta zurtoinera eta hostoetara bideratzen dira, eraldatu eta konposatu organiko bihurtzeko. Era horretan, zuhaitz masek laguntzen dute lurrazalean zein lurpean dabiltzan euri urek dituzten mikroorganismoak, gatz mineralak eta bestelako substantzia arrotzak deuseztatzen.

Gainera, euri urek eramaten duten mantenugai kantitatea kontrolatzen dute zuhaitzek, eta eutrofizazio prozesuak galgatzen dituzte, bestela, prozesu horiek dibertsitate ekologikoa pobretuko lukete eta. "Oihanak eta baso masak dira iragazki naturalik onenak, eta ura arazten laguntzen digute", adierazi du Galerak, laburbiltzeko.

Ingurumen eta Hirigintza Saileko diputatuak abagunea baliatu du Uribarri Ganboako urtegiaren ekarpen naturalaren garrantzia nabarmentzeko. Hain zuzen ere, urtegi hori RAMSAR hezeguneen zati da. "Ezinbesteko espazioak dira gure baliabide naturalak onik zaintzeko,behar beharrezkoak, gizakion ongizatea ziurtatzeko, batez ere klima aldaketa gertatzen ari den gaur egungo testuinguru honetan". 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120