DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
gaurtik aurrera

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hamabi udalerritako udaltzaingoetako 130 agente prestatuko ditu

75 izangai lehen LEP bateratukoak dira eta 55 Bilboko Udalak egindako hautaketa-prozesukoak

DEIA - Martes, 2 de Enero de 2018 - Actualizado a las 19:04h

votos |¡comenta!
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hamabi udalerritako udaltzaingoetako 130 agente prestatuko ditu.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hamabi udalerritako udaltzaingoetako 130 agente prestatuko ditu. (DEIA)

Galería Noticia

  • Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak hamabi udalerritako udaltzaingoetako 130 agente prestatuko ditu.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak gaur eman dio hasiera deialdi honetako 75 izangaien prestakuntza-ikastaroari. Harekin batera izan ziren Udaltzaingoaren lehen LEP bateratuan parte hartu duten udaletako ordezkariak ere. Gainera, Bilboko Udalak egindako hautaketa-prozesuko beste 55 agentek ere hartuko dute parte uztailera arte, zazpi hilabete, iraungo dituen prestakuntza-ikastaroan.

BILBO. Horietako 75 izangai Udaltzaingoaren lehen LEP bateratukoak dira, hamabi udalen kudeaketa-aginduaren bidez gauzatu ahal izan dena. Abadiño (2), Arrasate (5), Arrigorriaga (1), Bilbo (25), Basauri (3), Galdakao (3), Getxo (14), Mungia (2), Santurtzi (8), Pasaia (3), Zarautz (6) eta Zumaia (3) dira udal horiek.

Hautaketa-prozesuari ekin aurretik, udal bakoitzak Lan Eskaintza Publikoan deituko zen plaza-kopurua onartu eta argitaratu zuen, euren udal-eskumenak erabilita.

Udaltzaingoaren lehen LEP bateratua osatzen duten 75 izangai horiekin batera izango dira ikasgeletan Bilboko Udalak egindako hautaketa-prozesutik ateratako beste 55 izangai. Bilboko Udaltzaingoaren izangaiek prestakuntza Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo duten lehenengo aldia izango da, eta Bilboko Udalarekin elkarlanean egingo da etorkizuneko udaltzainak prestatzeko pertsonala jarriko duenez. 

Ertzaintzak eta udaltzaingoek osatzen duten Euskal Poliziaren belaunaldi berriak prestatzeko ari gara lanean", esan du Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari Malentxo Arruabarrenak. 

130 udaltzain berri horiek datorren uztailera arte egongo dira Arkauteko Akademian, eta uztailetik aurrera hamabi hilabeteko praktika-aldia hasiko dute dagozkien destinoetan. 

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120