DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Zer eskatu

Ana Urkiza - Martes, 2 de Enero de 2018 - Actualizado a las 06:00h

votos |¡comenta!

2018rako jendeak eskatu dituen desioak irakurtzen aritu naiz. Lehen irakurraldi batean, bi multzotan banatu ditut: desio batzuk “gertatzea nahi dakizkigunak” dira, besteak, “guk gerta arazi nahi ditugunak”. Bigarren irakurketa batean, ostera, honetaz konturatu naiz: badirela aldatzeko prest dauden pertsonak, urte berriari egokitzeko gai agertzen direnak, eta badirela urtero desio bera eskatzen dutenak: duela 10, 20 edo 30 urte eskatu zuten gauza bera eskatzen jarraitzen dutenak. Zer gertatzen da? Lortu ezin diren desioak eskatzen dituztela? Eskatzeko modua izango da, apika, sekretua? Ala bizitza ikusteko modua?

“Urte berria, bizitza berria” dioen esaera ezaguna zaigu. Kontua ez da bizitza zaharra leihotik botatzea baina bai leiho berriak irekitzea zeren eta, bestela, beti paisaia bera ikustera ohitzen gara gure etxe txikiko leiho estutik;eta mundua paisaia horixe besterik ez dela iruditzen zaigu. Hortik sortuko da, aldatzen ez zaigun paisaia alda arazteko grina eta ahalegin antzua.

Hirugarren irakurketa batean, sailkapenetatik kanpo gelditzen direnez ohartzen zara eta zer pentsatua ematen dizu. Bizitza urtez metatzen ari diren pertsonak dira;bizitzak preso dituztenak. Urte berria aurrekoa bezalakoa izango dela aurreratzen dutenak. Eta beraien inguruan, gainera, harrotasun maltzur batez, asmatu egiten dutela jakitera ematen dutenak.

Ez dira baboak baina sufritzea erabaki dute. Egokitu zaien bizitza horixe delakoan, sufrimendu segida bat. Eta sufritzeaz gozatzen dute (apur bat). Egokitu zaien lana ondo betetzen dutelakoan. Exenplua ematen dutelakoan.

Horrelakorik ez dut neuretzako nahi. Ez daukat inori exenplurik eman beharrik. Edo bai. Etxeko gazteei. Baina horiei umetatik esan diet bizitza urte gogoangarriz bete behar dela eta, urtero, aurrekoa gainditzen saiatu. Aldaketaren palanka esku artean dutela.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120