DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Hotza

Juanra Madariaga - 2017(e)ko abenduaren 31a, igandea - 06:09etan eguneratua

votos |¡comenta!

NeGUAREN besarkadak hartu gaitu dagoeneko. Afrontuen joan etorriek bustitzen dute gure paraje oro hainbat gailurretan zuriune zabalak utzita. Ez da sasoirik onena mendirako jiteari jaramon egiteko, irrika horri erantzun bat emateko. Halaz ere, mendiak beste itxura bat hartzen du negu-minean, eta erakargarri ere bilaka-tzen zaizkigu askorentzat. Hotza da inperio horren bizilagun bakarra. Hotzari aurre egingo dio Alex Txikonek beste behin, non eta Everesten. Barruko dei aseezinak hara abiatzeko agindu dio berriz, neguan, Himalaiara, eta munduko mendirik altuenera. Horko hotza bestelakoa da, metalikoagoa, dentsoegoa, eta azal guztiak zeharkatzeko gai da, fabrikatuak eta humanoak. Harrigarria bada ere, bertako zerua oskarbi egoten da ia egunik gehienetan, eta elurra gutxitan egiten du. Gainera, egiten duenean bertako jaun eta jabe den haizeak beste toki batera eramaten du bortizki. Horixe baita arerio printzipalena: haizea. Haizea labana da, ezpata zorrotza, han.

Aurretik ia hiru hilabete ditu alpinista lemoarrak gora eta behera ibili ondoren, tontorrerako saio bat prestatzeko eta erpinik altuenera heltzeko. Azken eguna da kezka. Ia 8000 metrotan dagoen lepo haizetsu batetik, beste ertz haizetsu batean murgildu beharko da azken zatiraino iritsiko bada. Horra hor arriskua. Haizearekin batera tenperaturak esponen-tzialki jaitsiko baitira.

Une hori izan daiteke beldurgarriena, muturreko graduak non baretuko diren pentsatzen hasten zarenean. Akaso ez dute mugarik izango, eta gizakia bere zaurgarritasunean, ez dago inpaktu horri aurre egiteko moldatua.

Hotza gauza serioa da. Neu letra hauek epeletan idazten ari naizen bitartean ezin dut hotz hori sentitu, halandaze nire berotasuna baino ezin dut partekatu. Eta berotasun hori bereziki opa nahi diot bere espedizio honetan Txikoni. Eta era berean, bizi-tza berri bat kausituko duten esperantzan migrazio latzetan abiatuta dauden gizon-emakumeei, eta injustiziaren amnesiaren erruz kartzelaren drama jasaten ari diren guztiei ere bai.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120