Publicidad
Herramientas de Contenido
[Entrar | Registrarse]
Karmele. Jaio - Viernes, 29 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h
EZ al dira pixka bat nekagarri bihurtu urte amaierako zerrendak? 2017ko hamar diskorik onenak, hamar libururik onenak, NBAko hamar jokaldi ikusgarrienak, telebistako hamar unerik aipagarrienak, hamar serie onenak, prentsako hamar argazki bikainenak… Arlo bakoitzeko hamar une eta produkturik onenak azpimarratzeko joerak gora egin du urteekin, agian gu ere gaur egungo hainbesteko eskaintzaz galduta gaudelako eta gida moduko bat behar dugulako liburu bat, pelikula bat, edo telebistako saio bat aukeratzeko orduan.
2017. urtea amaitzeko hiru egun eskas geratzen diren honetan, bada, nik ere zerrenda bat proposatu nahi dizut. Edo, hobe esanda, lerro hauek irakurtzen ari zaren horrek zeure zerrenda pertsonala egitea proposatu nahi dizut, 2017. urteko zure unerik onenekin. Ariketa honen helburua ez litzateke hainbeste amaitzen dagoen urte honetan egin duzuna gogoratzea, baizik eta 2018. urterako ondo sentiarazten zaituzten gauzak zeintzuk diren argi ikustea eta ondorioz, urte berrian hauei denbora eta gogo gehiago eskaintzea. Beraz, hartu ezazu boligrafoa eta papera eta idatzi zure une onenen zerrenda. Pentsatu zein momentutan sentitu zaren hoberen amaitzen dagoen urte honetan. Erraza dirudi, baina ez pentsa, behin idazten jarrita, ez da hainbeste.
Zeintzuk izan dira zure unerik onenak? Agian zerrenda horretan agertuko dira txikitako lagunekin egin zenuen afari hura eta ondorengo parranda, edo mendi hartara igo zinen eguna, edo pasiozko gau ahaztezin hura, edo gelditu gabe irakurtzen igaro zenuen eguna, edo zure alabaren abesbatzaren kon-tzertuko une hunkigarri hura, edo lagunekin hainbeste gozatu zenuen kon-tzertu hura, edo maratoi erdia bukatzea lortu zenuen eguna, edo bi eguneko bidai hura… Bakoitzak zenbait argi aurkituko ditu ilun asko ere izango zituen urte honetan.
Irakurri ezazu behin baino gehiagotan zerrenda eta saiatu barneratzen zein-tzuk izan diren zure une on horiek. Orain, 2018an berriz haien bila joatea besterik ez duzu egin behar. Haiei denbora eta gogo gehiago eskaintzea. Azken finean, hor baitaude zure zoriontasunaren giltzetako batzuk.
Los niños muertos en Getafe fueron ahogados antes del incendio que los carbonizó
Los investigadores encontraron entre las ropas del padre una nota dirigida a la Policía
El Guggenheim, premiado por su anuncio "Soy de Bilbao"
Reconocen desde hace 50 años la mejor creatividad publicitaria y su correcta adaptación al medio
MG Banda, reggae que llega desde el Valle de Arratia
Con doce años de carrera, publicó hace unos meses ‘Hamelin’, su último trabajo de estudio
El Gobierno vasco pagará durante tres meses las excedencias por paternidad
Destaca que se trata de una medida alternativa a los "reducidos" permisos estatales de paternidad
JxCat, ERC y la CUP negocian celebrar mañana la investidura de Turull
Así se anticiparían a la vistilla prevista para el viernes por el juez Pablo Llarena
Un total de 38.000 dependientes murieron en 2017 sin ser atendidos
Cataluña, Baleares y Canarias son las comunidades que peor aplican la Ley de Dependencia
El valor de Facebook se hunde en 42.111 millones en apenas tres días
Cambridge Analytica utilizó los datos recogidos sin autorización a principios de 2014 para elaborar un programa informático que predijera e influyera sobre las opciones electorales estadounidenses.
La UEFA estudia mañana duras sanciones tras el Athletic-Olympique
La Comisión de Disciplina de la UEFA sopesará imponer al PSG y al Olympique castigos
[FOTOS]Puerto Rico ya no lo es tanto
Puerto Rico ha pasado de ser la isla del encanto a ser conocida como la "isla del desencanto".
[Fotos:] Koldo Serra atraca en Bilbao a mano armada
El director rueda en El Botxo su nueva película junto a Hugo Silva, Nathalie Poza y Emma Suárez
La película "70 Binladens" avanza con la tercera semana de rodaje en Bilbao
La cinta está protagonizada por Emma Suárez, Nathalie Poza y Hugo Silva
Travesía en busca de agua dulce para la India
Cuatro alaveses cruzarán el Estrecho de Gibraltar para lograr fondos para una planta potabilizadora en la India