DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Eustaten arabera

Berrikuntza teknologiko jardueretarako gastua %3,3 gehitu zen 2016an EAEn, lau urtez jaitsi ondoren

Enpresen %92,2k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuetan

EP - 2017(e)ko abenduaren 29a, ostirala - 11:02etan eguneratua

votos |¡comenta!
Un trabajador en una cooperativa del sector de componentes de automoción.

El sector de la automoción se sitúa a la cabeza de la actividad industrial vasca. (Archivo)

Galería Noticia

  • Un trabajador en una cooperativa del sector de componentes de automoción.

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresek 2.524,6 milioi euroko gastua egin zuten teknologia berritzeko jardueretan 2016. urtean, hau da, aurrekoan baino %3,3 gehiago,lau urtez jaitsiera izan ondoren. Barruko I+G arloan (%51,1), makina eta ekipoen erosketan (%20,5), kanpoko I+Gren erosketan (%16,1) eta gainerako jarduereta (%12,2) egin ziren gastu nagusiak, Eustaten datuen arabera.

BILBO. Bestalde, 2016an, enpresa berritzaileak %16,4 ziren EAEn (berrikuntza teknologikoa edo ez teknologikoa), 2015ean baino %0,5 puntu gutxiago. Hamar langile eta gehiagoko enpresen %34 ziren berritzaile, 2015ean baino %0,6 puntu gutxiago.

Halaber, 2014-2016 aldian, EAEko enpresen %11,4k (18.394 enpresak) egin zuen berrikuntza teknologikorik, aurreko aldian baino %0,5 puntu gutxiagok. Enpresa berritzailetzat hartzen dira merkatuan produktu berriren bat (ondasuna edo zerbitzua) edo asko hobetutako produkturen bat sartu dutenak (2016an, %7,8), edota establezimenduaren baitan prozesu berriren bat edo asko hobetutako prozesua sartu dutenak (%8,7).

Hamar langile edo gehiagoko enpresetan %27,9k egin zuen berrikuntza teknologikorik, aurreko urtean baino %0,3 puntu gutxiago. Enpresa horien artean, produktua eraberritu zutenak %17,5 izan ziren, eta prozesua eraberritu zutenak %22,2.

Finantzaketari dagokionez, enpresa berritzaileen %26,4k finantzaketa publikoa jaso zuen 2016an, eta iturri bezala, Eusko Jaurlaritza nabarmendu zen, enpresa berritzaileen %20,6 finantzatuta. Gainera, Jaurlaritzak erabat edo partzialki finantzatu zituen laguntzak jaso zituzten enpresen %78. Hamar langile edo gehiago dituztenetan, %51,2k laguntzak jaso zituzten, eta Jaurlaritza izan zen enpresarik gehien finantzatu zuena (%36,9). Jaurlaritzak erabat edo partzialki finantzatu zituen laguntzak jaso zituzten hamar langile edo gehiagoko enpresen %72.

ERAGIN POSITIBOA

Bestalde, enpresen %92,2k uste du berrikuntzak eragin positiboa duela produktuetan, ondasun edo zerbitzuak direlarik, %75,2k barne prozesuetan eta %53,5ek enpleguan. Gainera, %46,4k dio bestelako eragin positiboak direla, esaterako, ingurumen inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea. Hamar langile edo gehiagoko enpresetan, %95,3ren ustez bada eragin positiborik;%87,4k produktuetan;%73,2k barne prozesuetan;%65,5ek enpleguetan;%48,4k ingurumen inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.

Halaber, enpresen %55,9k uste du teknologia berrikuntza zailtzen duten faktoreak daudela, ekonomikoak nagusi (%47,2). Gehiegizko arrisku ekonomikoak (%39), berrikuntzen kostu handiegiak (%42,9) eta finantza iturri falta (%35,5) dira beste zailtasunak. Hamar langile baino gehiagoko enpresetan, berrikuntza oztopatzen duten faktoreak daudela uste dutenak %63,1 dira, oztopoak berberak izanik.

Azkenik, berrikuntza ez teknologikoa (enpresen %9,4k) antolaketa edo merkaturatze berrikuntzek osatzen dute. Antolaketa berrikuntza enpresa barruan antolaketa metodo berriak ezartzea da enpresako barne funtzionamenduan, eta euskal enpresen %5,3k egiten dute.

Merkaturatzearena lehen erabili ez diren edo aurrekoak bezalakoak ez diren merkataritzako estrategia edo kontzeptuen egikaritzea da, eta EAEko enpresen %6,0k egiten dute. Berrikuntza ez teknologikoa,hamar langile edo gehiago enpresa tamainan, %19,4k egiten dute, eta antolamenduan datza %15,6an eta merkaturatzean %8,9an.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Internet y ciencia

ir a Internet y ciencia »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120