DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Peru gurea

Josu Torre - Jueves, 28 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

PeRU gurea Londresen senda belarrak ekartzen...” dio aspaldiko kanta ezagunak. Ezin beraz ukatu jatorra eta euskaldun peto petoa dela Peru izena eta orain, asmotan behin-tzat, hori baino gehiago izateko bidean jarri dute Bilbo inguruko ikastetxeren ba-tzuetan. Ez da txantxetakoa, bai gabon kantetan eta erligio historia hori azaltzerakoan, Belen-en jaio zen Jesus ordez, Bilboko bazterren baten jaio den Peru asmatu dutelako. Eskola edota heziketa laikoaren aldeko ekimenean, hainbat herri eta kulturetatik etorritako umeak direla kontuan harturik, kristautasunetik at utzi nahi dituzte Gabon edo, parkatu, Neguairistearen jaiak. Zuzenena ez balitza ere ba dute Eguberri eta anparauak tradizio bihur-tzeko haina urte gure artean baina horiek ere, tradizioek alegia, aldakorrak izan daitezke. Lehen arriskua, etorkin horiei adeitasun amultsua egitearen truke, oraindik bertoko gehiengo nabarmena diren kristauak baztertzea. Bana tira.

Ez haserretu mezedez behialako Olentzeroren etorrerarekin konparatzen badut. Mundu honetan mende erdi baino gutxiago daroan edozeinentzat, mozkorti tripahaundi hori hor izan den pertsonaia bat da. Areago, pretsonaia ez ezik gure amonei neguan egur ikatza etxera hurbiltzen zioten gizakia ere, mitotik harago, alegia. Jakin gabe, Olentzeroren mitoa dozenerdi antropologoren ondarean zegoela eta ikastolen ugaritzearekin batera hedatu zela EHn. Eta noraino zabaldu ere! Esaiozue gaurko haurrei eta hauen gurasoei, bost bat hamarkadako arrastoa, ez besterik, duela larru azalez edo blusaz eta beti txapel handiaz kalez kale, urte inguru honetan, dabilen alegizko ikazkin horrek. Garai haietan laikotasunean sinesten genuenok, horretako baliarazi nahi genuen irudia eta, sinesten ez zuteneri jostailuak Gabon gabaz ekartzeak zuen abantailaz konbentzitu. Umeek opor denboran jolasteko aukera izan zezaten, ez oporrak bukatu eta gero Erregeen gameluetan ekarritakoak gorde behar hurrengorako. Ikatzaren ordez, ekar itzazu bada, senda belarrak Londresetik, Peru gurea.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120