saria, 6.000 eurokoa

"Bilbao Now" aplikazioak Cimubisaria lehiaketa irabazi du

Aplikazio horrek intereseko puntuak jasotzen dituen betiko mapa iturri askotatik hartutako informazioarekin osatutako agendarekin konbinatzen du

D.D. - 2017(e)ko abenduaren 27a, asteazkena - 10:31etan eguneratua

"Bilbao Now"aplikazioak Cimubisaria lehiaketa irabazi du .

"Bilbao Now"aplikazioak Cimubisaria lehiaketa irabazi du .

Galería Noticia

"Bilbao Now"aplikazioak Cimubisaria lehiaketa irabazi du .

Bilboko Udalak “Bilbao Now”-ri eman dio CimubiSARIA saria, 6.000 eurokoa. Aplikazio horrek intereseko puntuak jasotzen dituen betiko mapa iturri askotatik hartutako informazioarekin osatutako agendarekin konbinatzen du, erabiltzailearen kokalekua kontuan hartuta. Horrela, Bilbora bisitan datozenentzako aisiako eta kulturako proposamena izan nahi du.

BILBO. “BILBAO NOW” Eduardo Revilla bilbotarrak eta Galder Sergurolak, Abadiñokoak, asmatu dute. Bi lagun hauek beraien ezagutza batu dute elkarrekin aplikazio hau garatzeko.

Gainera, Bilboko Udalak akzesit bat eman du -2.000 eurokoa- “Knowlii” aplikazioarentzat. Aplikazio honek bertoko pertsona adituak eta aisiako eta kulturako beharrizan zehatzak dituzten turistak konektatzen ditu denbora errealean. Horren bidez, bertokoaren ezagueraren bidez, turistari zer-nolako alternatibak dauden adierazten zaio.

“Knowlii” aplikazioaren egile-taldearen arduraduna Rubén López bilbotarra da. Aurkezpenean eta sari banaketan Cristian Carreira taldekidea ere izan da.

Aplikazio biak abian eta erabilgarri daude jada Android-erako zein IOSerako. Bilboko Udalak datu eta informazio baliagarria jasotzeko erabiliko ditu “BILBAO NOW”, eta “Knowlii” aplikazioak, Bilbora iristen den turistak nolakoak diren eta zer-nolako turismo-premiak dituzten jakin ahal izateko, hartara turismoaren sektorea bultzatu ahal izango da.

Horiek horrela, epaimahaiak saritutako aplikazioen erabilgarritasuna eta originaltasuna baloratu ditu, kontuan hartuta baita datu irekiak ere sortzen dituztela, eta datu horiek balio erantsia duen informazio bihurtzen dira. Bilboko Udalak, bestalde, oso positibotzat jo du lehiaketara 15 ekimen berri aurkeztu izana.

Lehiaketako epaimahaia, berriz, lehiaketarekin lotutako zenbait elkartetako ordezkariek osatu dute: Gotzone Sagardui Alkatetza, Garapen Ekonomiko eta Gobernu Onaren zinegotzi ordezkari eta koordinatzailea;Iñigo Robredo Cimubisako Smart Datako zuzendaria;Mercedes Rodríguez Larrauri Bilbao Turismoko zuzendaria;Alex Rayón Deustuko Unibertsitateko dekanordea eta Master Big Datako zuzendaria;Ricard Espelt Go App-eko koordinatzailea, Antoni Gutíerrez-Rubí apps4citizens-en bultzatzailearen ordez eta Esperanza Ibáñez Googleko Politiken eta Gai Publikoen senior managerra.

CIMUBISARIA ETA GO APP BILBAO

Honako lehiaketa honek CimubiSariaren bigarren fasea osatu du;lehenengoa, hain zuzen ere, “Go App Bilbao” izan zen, Bilboko Udalak, Cimubisaren eta Google España-ren bidez, eta apps4citizens eta Bilbao Turismoren laguntzarekin, bultzatua. Helburua da Bilbora datozen bisitariei ematen zaien zerbitzua hobetzea eta sendotzea eta, aldi berean, ekonomiaren garapena, lana sortzea eta IKT-ak turismoaren sektorean aplikatzea bultzatu nahi da.

Ideograma aholkularitzak bultzatutako apps4citizens teknologiaren plataforma zibikoaren helburua herritarren konpromiso soziala eta politikoa areagotzea da, aplikazio mugikorrak erabilita, baita ekintzaile teknologikoei laguntzea ere.

2015eko abenduan, apps4citizens plataformak Europa mailako saria jaso zuen, “My e-Participation Story” ekimenaren bidez herritarren partaidetza sustatzeko Espainiako ekimenik onena izateagatik. 2015ean, Komunikazio Politikorako Elkarteak (ACOP) urteko 10 web orririk onenen artean kokatu zuen.

CIMUBISA Udal enpresa 1981ean sortu zen eta bertan diharduten 70 pertsonek Udaleko eta udal erakunde publikoetako informazioaren eta komunikazioen teknologiei lotutako zerbitzuak (IKT) gestionatzen dituzte.

Lehiaketa honekin prestakuntza duten gazteen talentua bultzatu eta aktibatu nahi da, horiek baitira uriaren erronkak errazago konpontzeko tresna egokiak.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120