DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Opariak

Karmele Jaio - Viernes, 22 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

votos |¡comenta!

JULIO Cortazarren Preámbulo a las instrucciones para dar cuerda a un relojhura gogoratu dut Olentzeroko opariak erosten ari nintzela, azken orduan, betiko legez. Cortazarrek zioen, erloju bat oparitzen dizutenean, ez dizutela bakarrik erloju bat ematen, horrez gain, guzti hau eta gehiago oparitzen dizutela: “Te regalan la necesidad de darle cuerda todos los días, la obligación de darle cuerda para que siga siendo un reloj;te regalan el miedo de perderlo, de que te lo roben, de que se te caiga al suelo y se rompa”.

Opari bakoitzak berarekin dakarren guztiaz pentsatu dut eta opari bakoi-tzarekin hura jasoko duenari esaten diogun guztiaz. Nire alabak negar egiten duen panpina bat eskatu du;nire semeak eraikuntza jostailu bat. Eta ni tranparen erdigunean sartuta sentitu naiz, nahiko nukeelako biek antzeko gauzak eskatzea, hau da, nire semeak panpina bat zaintzeko beharra eta gustua sentitzea, eta nire alabak mundua eraiki nahi izatea, eta aldrebes, baina dagoeneko bakoitzak badaki zer den batentzat eta zer bestearen-tzat. Berandu heldu naizen sentsazioa dut.

Semeak gelakide duen ama bati kezka hori adierazi diot, nik oso garbi eduki arren, gizartearen korrontean naramala sentitzen dudala, alegia, eta arraro begiratu dit eta esan dit beraiek hala eskatu badute ondo dagoela, ezin dudala bere nahien kontra joan. Eta haserretu egin naiz, ez emakume honekin konkretuki, munduarekin baizik. Jakin badakidalako ez dutela askatasun osoz erabakitzen. Izan ere, gogoratzen dut semeari panpinak berarentzat ez zirela zuzen zuzenean esan zioten uneetariko bat. Txikitan asko gustatzen zitzaizkion panpinak eta bat erostera joan ginen. Kutxara heltzean, hango emakumeak galdetu zion: “Ze polita panpina, zure arrebarentzat da?” Ordutik ez du panpinarik eskatu.

Erloju bat oparitzen badizute ez dizute erloju bat bakarrik oparitzen. Panpina bat edo eraikuntza jostailu bat oparitzen dituzunean bezala. Egiten ditugun opariek gauza asko esaten dituzte gutaz eta gure gizarteaz.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120