DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Bertso Jokoak

Josu Torre - Jueves, 21 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

KIROL kazetaritzan ibili izanak erakutsi zidan ondo baino hobeto bereiztu behar zirela, batetik, OOJJ (Olinpiar Jokoak) eta, bestetik, Olinpiada. Alegia, lau urtez behin zuziri, kolore, domina edota parafernalia izugarriekin ospatzen diren lehiaketak dira OOJJak, askoz dirdira gutxiagorekin batetik bestera igarotzen diren lau urte luzeak osatzen dute Olinpiada, Bertsokada deituko diogu gureari? Dudik ez irailaren 23.etik abenduaren 17.era, EH bizi eta gozatu dituguna BBJJk Bertso Jokak izan direla. Baigorrin sailkapenak hasi eta BEC-en txapel forma duen urrezko domina bakarra -eta zazpi zilarrezko duinak- eman arte iraun duena. Ia dena esanda dago igandeko finalaz eta ia denaren adostasuna saio osoa, borobila izan dela eta satisfazio handiena eragin duela, izan duen argi eta indarrarekin. Irabazlearen inguruan, merizemendu handiz eraman zuela txapela, ez dudaz. Bejondeizula beraz, Maialen! BBJJaz bukatuz, sailkapen saioak ere aberatsak eta kalitatezkoak izan dira orohar, bakoitzera joan diren batez besteko bi mila norbanakotik gora merezi bezala.

Tartean, BECen izan diren finalak ‘berba’ bereziren bat utzi dute historiarako. Egunotan, batzuk (bizkaitarrok) betidanik eta hainbat erabiltzen dugun “erkin-a” dabil hitzetik hortzera. Egañaren azken txapelean “aulkia” izan zen lez, bai behiak eraisteko Ikean saltzen duten hiru hankakoa edo hurrengo finalean aretoan jarriko zituenean. Maialen lehen txapela haren amaren “bogada”-rekin lotua joan zen;Ametsen finalean “sua”-k hartu zuen protagonismoa eta azken honetan, esan bezala, “erkin-a” izen da. Barka iezadazue izenorde horren hartzaileok, baserrian hazia eta hezia naizenez, txahal edo abere gazteekin erabiltzen zen erkin hori, ingurukoek baino argalago edo eskasago zeundenak, noski.

Luzea, tartea, Bertsokada aipatu nai nuelako. Lau urte luze bertsogintzaren mamia edo zuraren bolumena ikusteko, Miren Amurizaren definizioa oratuz, egunotakoa “bertso jardunaren iceberg-a” delako. Bertsokada abian da eten gabe, hurrengo Bertso Jokoak arte.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120