DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Erretiroa

Pilar Kaltzada - Martes, 19 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

GURE aitona zenak ez zuen inoiz erretiroa hartu, oso gaztetik baitzen aurre erretiratua. Gerrako kontuak zirela medio, lanaren egituretatik kanpo ibili zen bizitza osoan: bala malapartatu batek besoa erauzi zion ume mukizua zela, lehen lan ordaindua lortzeko betarik ere ez zuen izan, eta hortaz, pentsiodun izan zen bizitza osoan. Ez zuen sekula nagusirik izan, horixe bentaja, esaten zuen maiz. Nola edo hala moldatu zen pentsioa urriari azpiak ateratzeko, beti ere, lanaren mundu ofizialetik aparte. Hark bezalaxe inguruko askok antzekoak bizi izan zituzten. Nork bere sorotik, bere negozioetatik, edo gaueko lanetatik ateratzen zuen aurrerabidea. Orain ekintzaile esaten zaie.

Gure aitak ez zuen erretiroa hartu: erretiroak hartu zuen aita. Ordura arte bertako ekonomiaren ikur izandako lantegiak ixten hasi ziren garaian suertatu zitzaion aurre-jubilazioaren etorrera (oso aurrea hartuta dator, esaten zuen). Suertatu jarri dut, bai: suertez edo, eraldaketarako diru nahikoa zegoen garaian izan baitzen hori eta, ñabardurak ñabardura, irteera duina lortu zuen. Ezagutzen ditut egoera kaxkarragoan ibili zirenak, orduan eta geroztik ere. Sektore produktiboen doitzea esaten omen zaio orain.

Etxeko emakumeen kontua bestelakoa izan zen. Amona eta amaren kasuan erretiroa zer den ere ez du batere axola, lan isila eta ordaindu gabea izan baita beraiena, eta beren garaiko emakume gehienena. Adinari erreparatu gabe, duela hamaika urteko lan bertsuan dihardu gure amak, sendiaren gurpilari etengabeko mugimenduan eusten dion bolantea eskuetan duela gau eta egun. Jakin nahi nuke noizbat pentsatu ote duen zer den kontziliazioa.

Egunkarian irakurri du laster agortuko dela erretiroaren itsulapikoa eta gogoeta egin beharra dagoela aurrerantzean zer izango den jakiteko. Eztabaida horretan ari garela ohartu naiz, bada, erretiroa nahikoa berba elastikoa izan dela betidanik, ez dela oraingo asmazioa malgutasunarena. Ez al da orain arte ere izan jende askorentzat patuak ezustean ekarritako zerbait, edo sekula iritsi ez dena? Bada, bietarik ere izango da geurea, noizbat iristen bazaigu.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120