DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Zer nolako Gabonak

Ana Urkiza - Lunes, 18 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

jAINKOARENGANeta Konstituzioan ez sinesteko, a zelako zubiaz gozatu duzuen!”. Halaxe zioskun Generalisimoak abenduaren 6 eta 8ko zubian whassap bidez birakari egin zen mezuan. Francoren argazkia jaso bezain laster ezabatu nuen mugikorretik. Baina behin eta berriz heldu zitzaidan albistea, lagun ezberdinek bidalita, argazkian klik egin behar zela konturatu nintzen arte. Klik egin eta aurreko lerroetan aipatutako mezuaz tope egin nuenean, diktadore ohiari begira gelditu nintzen. Arrazoirik ez zitzaion falta.

Orain, hemen datozkigu Gabonak ate joka. Sinestun ez izateko, a zelako oporrak hartuko ditugun! Eta a zelako jan-edanak egingo ditugun! Gero eta jende gehiago omen dago Gabonak gorrotatzen dituztenak;Gabonetan depresioak jota gaixo-tzen direnak;Gabonetan inoiz baino txiroago (bai diruz, baina baita arimaz ere) sentitzen direnak… eta kontua da, negozio bideak idatzitako gidoi bateko pertsonaia gidatuak baizik ez garela.

Gizaki askeak garela eta ez dugula elizaren eta tradizioaren menpeko agertu nahi? Hala bedi. Pentsa dezagun, orduan, opor egunak hartu behar ditugun edo ez;opariak zer dela eta egiten ditugun;familiarekin eta lagunekin egoteko estakurua ona edo txarra ote den;jaiak ohiko formatuan antolatu beharko liratekeen edo beste formatu batean;baina izan gaitezen koherenteak pentsa-tzen eta sentitzen dugunarekin.

Telebistan agertu da guraso bat esanez bere ahalmenen gainetik dauden opariak erosi dituela seme-alabentzako. Arrazoia: ez daitezen besteak baino gutxiago izan.

Tradizioak markatutako mezutik urruti gaude. Baina ez beste bide bat hartu dugulako. Kontsumoaren eta “agertu nahiaren” tsunamian harrapatuta gaudelako baizik. Denok olatu berean gauden bitartean, denok goxo. Jesus bisitatzera joan ziren artzainen ardiak larrean bezala. Bertan goxo.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120