DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Arriaga Antzokian

“Familia osoak, elkarrekin, emozioak eta gogoeta konpartitzeko aukera”

'Izar', Marie de Jongh konpaniaren azken lana, Gabonetan egondo ga ikusgai Arriagan

Oier Pérez - Viernes, 15 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:10h

votos |¡comenta!
Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe eta Ana Martínez aktoreak, aurkezpen prentsaurrekora hurbildu ziren atzo. Argazkia: Borja Guerrero

Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe eta Ana Martínez aktoreak, aurkezpen prentsaurrekora hurbildu ziren atzo. Argazkia: Borja Guerrero

Galería Noticia

  • Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe eta Ana Martínez aktoreak, aurkezpen prentsaurrekora hurbildu ziren atzo. Argazkia: Borja Guerrero

bILBO-Antzerkigintzak hainbesteko pisua daukan momentu honetan, umeentzako edo familia osoaren-tzako antzerki lanek ere bere tokia daukate, eta arlo horretan Marie de Jongh konpainia erreferente bilakatu da azken aldian. Bere sorrera berriena, Izar, Jokin Oregik zuzendua. Atzo egin zen obraren aurkezpen prentsaurrekoa Arriaga Antzokian. Bertan, lanaren zuzendariak, Jokin Oregik, zuzendari artistikoak, Elisa Sanzek, eta antzeztokiko zuzendari eta kudeatzaileak aurkeztu zuten abenduaren 28 eta 30 artean, Arriagan bertan, ikusgai egongo den antzezlana. Gainera, aktoreak, Anduriña Zurutuza, Javier Renobales, Ana Meabe eta Ana Martínez, hurbildu ziren ekimenera, oholtza gainean eramango dituzten mozorroak jantzita.

Konpainiak aurretik kaleratutako Amour lan arrakastatsuaren ildoa jarraitu nahi du Jokin Oregik, izan ere, Ikuskizun Hoberenaren Max 2017, Feten 2016 eta Euskal Ekoizpen Lan Hoberenaren Ercilla 2015 sariak irabazi zituen. Ondorioz, Izar, bere aurrekariaren antzera, mutua izango da eta aktoreen aurpegiak ez dira ikusgai egongo, maskarak jantziko dituztelako. Kutsu emozional handi eta komedia uztarketa honetan, pisu komunikatibo guztia Iñaki Salvadorrek sortu eta zuzendutako musikak eta aktoreen keinuek izango dute. “Antzerkiaren magiaren bitartez, lortuko dugu ikusleek pertsonaien sentimenduak ulertzea”, aipatu zuen Jokin Oregik.

Istorioaren trama, sei urte bete berri dituen neskato baten inguruan dabil. Piano jole aparta da eta izar manerak ditu bere gurasoek emandako heziketa zorrotzagatik. An-tzezlanak, bere bizitzak ematen dituen buelta eta arazoak nola gainditzen saiatzen den kontatuko du. Itsas izar batek bere beso bat galtzean, hau birsortzen den ahalmenak ematen dio izenburuari zen-tzua, nagusi eta haurren artean “elkarrekin emozioak eta gogoetak, zalantzak eta egiak konpartitzeko topaleku bat sortuz”, zuzendariaren esanetan. Antzezlana, nahiz eta oraindik ez den estreneitu, Gijoneko Feten sarietara nominatua dago, eta Bilbon ikusgai egon ostean emanaldi internazionala izango du obrak, Versailleseko Théatre Montansierren, alegia. - Oier Pérez

Izar

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120