DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
Zirrikituetatik begira

Gure parte diren horiek

Ana Urkiza - 2017(e)ko abenduaren 11a, astelehena - 06:09etan eguneratua

votos |¡comenta!

Larunbatean, frantsesek Johnny Hallyday rock musikaria estatuko presidentea bailitzan agurtu zuten. Frantziako komunikabideen arabera, milioi bat pertsonak parte hartu zuen hiletan, edo hobe esan, Champs Elysées-etik Madeleine elizan sartu arteko ibilaldian. 74 urterekin hil da Frantziako Elvis, 60 urtez taula gainean aritu ondoren. Izen artistikoa ez zuen guztiz frantsesa. Ez eta frantsesek erraz ahoskatzen dutena ere. Baina maitatua zen. Hainbeste, ezen eta Macron jaunak ere “Frantziaren historiaren parte izan dela” adierazi zuela, “frantsesen bizitzaren parte”.

Durangoko azokatik bueltan harrapatu ninduen albisteak eta zaila egin zitzaidan irudikatzea, euskal politikariak eta baita kulturaren munduko agente askotarikoak ere, halako hitzak eskaintzen euskal kulturaren parte izan den artista baten gainean.

Frantsesek umetatik ikasten dute medioen aurrean hitz egiten. Gaztetatik egoera bereziak komunikatzen eta komunikazioaren momentua berezi egiten. Horiek denak pentsatu nituen kotxea etxera bueltan gidatzen ari nintzela. Zenbat dugun ikasteko, alegia. Zenbat premia gure gertakizunei hitzak jartzeko. Errekonozitzeko. Benetan gure parte direla adierazteko. Eta hala sentitzen dugula aldarrikatzeko.

Estatu buru bati adinako agurra prestatu ziotela Hallyday-ri adierazi zuten komunikabideek. Zaila egiten zait amestea, gurean, artista bati estatu buru bati egin ohi zaion antzeko hileta edo agurra prestatu dakiokeenik. Zaila, benetan, gure parte diren artisten alde politikariak aho batez agertzea eta herriari senti araztea, benetan, gure historiaren parte izan direla. Zer ekarri diguten azaltzen jakitea. Ez ditzan herriaren zati batek bakarrik gogoratuko. Herriaren beste zatiari ere zer nolako ekarpena egin duen azaltzen jakitea. Benetan, artista unibertsal izendatzea. Zeren eta arteak, merezi baitu. Eta guk ere bai.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120