DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia

Kilate askoko euskal mikroantzerkiak

indarra hartzen ari den formatu hau

ikusgarri egon zen, estreinakoz, egun osoan zehar szenatokian

Oier Pérezen erreportaia - Domingo, 10 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!
‘Ganba Alaia’ izan zen mikroantzerki maratoiari hasiera eman zion lana. Argazkia: Jose Mari Martínez

‘Ganba Alaia’ izan zen mikroantzerki maratoiari hasiera eman zion lana. Argazkia: Jose Mari Martínez

Galería Noticia

  • ‘Ganba Alaia’ izan zen mikroantzerki maratoiari hasiera eman zion lana. Argazkia: Jose Mari Martínez

JENDE askoren aburuz, antzerkigintzak zinemagintzak edo bestelako euskarri artistikoek ez daukaten xarma berezi bat dauka. Ikusen-tzule eta aktoreen arteko hartu-eman harremana, oholtza gaineko artisten papera hobeto identifika-tzea, hurbiltasun sentsazio handia... Ezaugarri anitz dira an-tzerkiaren mundua berezi egiten dituztenak. Gaur egun, alor honetan, fenomeno berri baten lora-tzea ematen ari da. Mikroan-tzerkiena alegia. Literatura munduan mikroipuinak agertu ziren antzera. Formatu berri honek ordu laurdeneko iraupena daukaten antzezlan dinamikoak dakar-tza. Estatu mailan hedatzen ari den kontu bat da, eta bere oihartzuna euskararen mundura heldu da. Ondorioz, euskal kulturaren plaza nagusienetako batean, Durangoko Azokan, estreinakoz egon ziren atzo.

Egun osoan zehar izan zuten San Agustin antzeztokian kokatutako Szenatokira hurbildutako ikusleek lau mikroantzerkitaz disfrutatzeko aukera. Gainera, emanaldi bakoitza amaitzean, publikoak indarrak berritzeko okasioa izan zuen, antolakuntzak jarritako ardo, txakolin eta janariari esker. Amaitzeko, ikusentzule eta aktoreen arteko hartu-eman erlazio horretan haratago joateko, aktoreek haien papera betetzean elkarrizketa txiki bat ekeini zuten, eszenatokiko eskaileratan eserita, hurbiltasun sentsazioa nabarmenki areagotuz.

‘Minus ikuttua’, ‘Sarean kateatuak’, ‘Ganba alaia’ eta ‘Takoidun zapata gorria’ izan ziren ikusgai egon ziren antzezlanak

Itziar Elias, guneko zuzendariak, begi onekin ikusten du formatu berri honen agertzea Azokan: “Oso antzerki mota egokia da gure maratoiak egiteko. Indar asko hartzen ari da oholtzaren munduan eta oso garrantzitsua da euskara mundu honetara zabaltzea”. 2016ko edizioan, Szenatokiak arrakasta handia izan zuen, eta aurtengoaren balorazio positiboa egin zuen Eliasek.

Goizeko hamabietan, Ganba alaia izan zen emanaldi maratoia zabaldu zuena, Olatz Beobide eta Isidoro Fernández aktoreak protagonista izanda. Hauek, kafetegi moderno batean izandako elkarrizketa gorabeheratsua oso modu errealean interpretatu zuten. Jarraian, Telmo Iruretaren txanda heldu zen, bere Minus ikuttuamonologoarekin. Zumaiarrak garun-paralisia dauka bi urte zituenekin, eta bere bakarrizketak arazo honen humore beltzaren bidezko analisia egiten du, publikoa barrez lertzea sorraraziz.

Ekitaldietan hirugarrena, Olatz Beobide -bigarrenez atzokoan-, Belén Cruz eta Amaia Lizarraldek osatutako Nomofobikak taldeak eskainitako, Sarean kateatuak izan zen. Bertan teknologia dependen-tziaren inguruko ausnarketa bat egin zen, publikoaren partaidetza barne izanda, izan ere, aktoreek test txiki bat egin zioten ikuslegoari. Azkenik, eguerdiko saioekin amaituta eta arratsaldekoei hasiera emanez, Piszifaktoriaren Takoidun zapata gorria egon zen ikusgai. Iluntasunak norbanakoari ematen dion askatasunaren inguruan aritu ziren Haizea París, Jabi de la Ydalga, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon.

Orokorrean, maratoira hurreratutako ikusleak oso pozik atera ziren antzezlanak ikusi ondoren. “Telmorena da gehien gustatu zaiguna, baina denak oso ondo egon dira”, aitortu zuen ikusleen artean egondako bikote arratiar batek.

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120