DeiaDeia. Noticias de Bizkaia - Noticias de última hora de Bizkaia, Euskadi e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Deia
MICHEL BERHOCOIRIGOIN-I GALDEzka Michel Berhocoirigoinek ETAren armagabetze prozesuan lagundu zuen. Bakegileen taldeko kide bat da.

“Frantzia inteligentzia politikoa erakusten ari da”

Sábado, 9 de Diciembre de 2017 - Actualizado a las 06:09h

votos |¡comenta!

BAIONA- Mobilizazio zabala iragarri duzue gaur Parisen. Zer espero duzue zehatz?

-Nahi nuke egun ederra eta emankorra izatea beste urratsak egin ahal izateko. Bake prozesuek arazoak sortzen dizkiete batzuei baina urratsak eman behar ditugu. Gure prozesua ez da bakarrik gure artekoa, gakoa eta motorra gizartea baita.

Bi liburu eta diskoa plazaratu dira ‘Bakegileen’ inguruan...

-Luhuso baino lehenago ere mugimenduak zeuden eragileen aldetik ekarpena egin eta sostengua erakusteko. Plazer egiten du haiek ere eragile direlako eta horrela bizitzen dutelako. Mugimendua jendearen barnera sartu dela adierazten dute kultura aldetik dauden ekarpenek. Abentura berean gaude.

Espero al zenuten Pariseko udalbatzaren babesa?

-Baikorra da. Euskal Herriko gaiak gurean mugatzen dira ia beti. Baina eskuetan dugun erronka gai unibertsala da. Justizia ministeritzarekin hasitako bilerek zilegitasuna ematen digute. Agian jende gehiago ohartuko da gaur Parisen egon behar duela.

Zainketa berezia 7 presori kentzea nahikoa al da?

-Urrun gaude helburutik baina gure eskakizunetako bat zen. Urrats bat izan da dudarik gabe eguneroko bizian gauzak aldatuko zaizkie eta. Errepublikako presidente eta lehen ministroaren jauregietako baimena du Justizia sailak aldaketa horiek egiteko. Armagabetzeak paisaia aldatu du erabat eta hori Parisek ere integratu du. Inteligentzia politikoa erakusten ari da Frantzia.

Gaurko mobilizazioaren leloa da ‘Orai bakea, orain presoak’. Eta biktimak?

-Gure buruan tokia dute biktimek. Armagabetzea urrats handia izan zen haientzat ere, beste biktimarik ez baita izango. Urtarril bukaeran lan sakona hasiko dugu biktimen inguruan eta, uda baino lehen, lehen ekarpen publikoa egingo dugu. Dena ez baitakigu lan horretan, Eusko Jaurlaritzaren laguntza eta elkarlana izatea espero dut. - F. Dolosor

votos |¡comenta!

Herramientas de Contenido

COMENTARIOS: Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

destacado mail

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120