Zirrikituetatik begira

Askatasun-ametsa

Pilar Kaltzada - Martes, 8 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Columnista Pilar Kaltzada

Galería Noticia

Columnista Pilar Kaltzada

beRENkuskutik burua ateratzen duen larba irrigarriaren antza hartu izan diot beti nire buruari udako etenaren hasiera iristen denean. Noizbait ikusi badituzu, irakurle, jakingo duzu zertaz ari naizen. Dorpeki hasiko da, hasiko naiz, mugimendu horietako bakoitzean herdoildutako muskuluren bat apurtzeko arriskuaz ohartuta bezala. Ni neuk ere, nagiak ateratzen ditut uda iristen denean, baina astiro-astiro, eta kontrakoa irudi lezaken arren, ez da une horretaz gehiago gozatzea erabaki dudalako, ohitura falta hutsarengatik baizik. Astiro ibiltzeari askatasuna deitzen diogu, eta hortik aurrera dena egiten zait ulergaitza.

Banan-banan, urtean zehar gainean pilatu ditudan geruzak erantsi egingo ditut, edo horretan ari naizela amets egingo dut, ohartu gabeakaso, edo nire buruari aitortu gabe, hori ere ohitura bat baino ez dela, errutinak hautsi beharra bera ere udako errutinaren parte bilakatu zela aspaldi, urteak joan eta urteak etorri.

Lehendabizikoa iratzargailua itzaltzea da, eta gero datoz gerokoak: zapatak espartina eta sandaliekin ordezkatuko ditut eta aske sentitzen naiz. Lanera joateko erabiltzen dudan poltsa hondartzarakoarekin kanbiatuko dut, eta askatasun-sentsazioa handiagoa izango da. Liburu-saldoa mahai gainera eramango dut, etortzeke dauden plazer-orduak ez ahazteko, eta bakean sentituko naiz orri bakar bat ere leitu gabe, gozamen diferituaren amarruan.

Eta eguneko orduak banan-banan planifikatuta izateko beharretik ere eransten saiatuko naiz, eta goizero kontra egin beharko diot arratsaldean zer egingo dudan pentsatzera behartzen nauen errutinarendeabrutxoari, garaitu egingo nauela ongi dakidan arren.

Iratzargailurik gabe esnatzeari askatasuna deitzen diogu, eta hortik aurrera, dena da aldrebesa, dena da, edo ia dena, geure buruari aitortzen ez dizkiogun gezur txikien segida. Osasungarria da noizean behin amarruaren besoetan goxo galtzen uztea, ongi baitakigu ez duela kalte egiten gutxi irauten duelako;irailaren hasierara arte, hain justu.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120