Brankaganetik kikuke

Sendotasunaren bidetik

Ramon Basaldua - Martes, 8 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:08h

borrar

Galería Noticia

borrar

Usteeta nahi baino arinago etorri jako Athletici denboraldiko lehen azterketa exijentea. Izan be, Kuko Zigandaren taldeak aurkari gogorra gainditu beharko dau Europa Leagueko multzoen faserako txartela eskuratzeko. Ez da erraza izango, ez, baina aurreko kanporaketan talde zuri-gorriak erakutsi eban sendotasuna

ikusita baikor egoteko arrazoiak daukaguz.

Athleticek nota onagaz gainditu dau denboraldiko lehen azterketea Europa Leagueko lehen aurrekanporaketea erraz gaindituta. Bucurestin jokatutako partiduan argiak eta ilunak erakutsi arren zuri-gorriak emaitza onagaz itzuli ziran Bilbora. San Mamesen jokatutako norgehiagokan Zigandaren gizonak jaun eta jabe izan ziran zelaian eta ez eutseen aukera txikiena be emon errumaniarrei. Lehenengo zatian eraginkortasun itzela erakutsi eta kanporaketea bideratu ostean, zuri-gorriek errez kontrolatu eben aurkaria bigarrengoan. Kontuak kontu, ezelako estutasunik igaro barik gainditu dau Athleticek Europa Leagueko lehen azterketea. Ganera, zaleek ederto erantzun eben denboraldiko lehen partiduan eta pozik urten eben Katedraletik. Entrenatzaileak lehia amaitu ostean azpimarratu eban legez, taldeak sendotasun itxurea emon eban.

Ea laster jasoten dogun Keparen kontratu barritzearen albistea

Sendotasunaren bidetik jarraitu beharko dau Athleticek Europa Leaguen aurrera egin gura badau. Zorteak ez eban askorik lagundu bigarren aurrekanporaketako zozketan eta zerrenda buru izan arren aurkari gogorra egokitu jake. Edozelan be, gauzak ez dira bere onetik atara behar. Panathinaikos, gainerako balizko aurkariak baino indartsuagoa izan arren, ez da goi mailako taldea. Hau da, Athletic da faboritoa eta aurkaria baino gehiago dala erakutsi behar dau multzoen fasean sartzeko. Garbi dago, Grezian jokatuko daben partidua ez dala bape erreza izango zuri-gorrientzat, batez be etxeko zaleriaren presioa itogarria izango dalako. Edozelan be, taldeak orain arte erakutsitako sendotasuna ikusita, barriro dinot baikor egoteko arrazoiak daukaguzala. Ganera, kanporaketa honetan Zigandak, Iñaki Williams eta Kepa Arrizabalaga zelairatzeko aukerea eukiko dau.

Orain arteko partiduetan ikusitakoari jagokonez, Zigandak eutsi egin deutso Valverderen egitureari, aldaketa bakarra sartuta. Kukok Mikel Vesgaren aldeko apostu garbia egin dau, Mikel San Joseren kalterako. Ander Iturraspek ez dau zorterik izan eta ezin izan dauz jokatu lehen partidu ofizial biak, lehenengoa zigortuta egoalako eta bigarrena lesionatu egin dalako. Pazientzia euki behar da jokalari gazteekaz baina orain arte behintzat Vesgaren errendimendua ez da goraipatzeko modukoa izan. Ikusiko dogu Panathinaikosen aurka Zigandak eutsi egiten deutson Vesgaren aldeko apostuari ala San Joseren esperientziaren alde egiten badau.

Beste alde batetik, gero eta gitxiago geratzen da denboraldia hasi eta merkatua zarratzeko eta Athleticek jokalari asko daukaz plantilan. Entrenatzaileak esan dau Kike Sola ala Villalibre itzita joango dala. Mesedez, bietariko batek urtetekotan urten daiala nafarrak eta Villalibreri emon lehen taldean apurka apurka sartzeko aukerea. Kike Sola urruneko intxaurra da. Eta ia zer egiten dauen Athleticek Undabarrena, Oscar Gil eta Santamariagaz.

Egunak aurrera doaz, denboraldi barria hasi da eta Kepa Arrizabalagak eta Athleticek ez dabe akordiorik adostu atezainaren kontratua luzatzeko. Ez da albiste ona Athletic zaleontzako. Keparen kontratua datorren ekainean amaitzen da eta esan beharrik ez dago eskaintza erakargarriak dituela mahai ganean. Ea laster jasoten dogun Ondarroako atezainaren kontratu barritzearen albistea. Kepak Athleticen jarraitu behar dau bai ala bai.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Brankaganetik kikuke

ir a Brankaganetik kikuke »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120