Zazpi eremutan lan egiteko erabiliko da

Aldundiak Bizkaiko Basogintza Elkarteari 180.000 euroko diru-laguntza eman dio

Dirua lurraldeko baliabide naturalak zaintzeko eta antolatzeko ekintzak garatzeko erabiliko da

D.D. - 2017(e)ko abuztuaren 7a, astelehena - 10:17etan eguneratua

Aldundiak Bizkaiko Basogintza Elkarteari 180.000 euroko diru-laguntza eman dio.

Aldundiak Bizkaiko Basogintza Elkarteari 180.000 euroko diru-laguntza eman dio (bfa)

Galería Noticia

Aldundiak Bizkaiko Basogintza Elkarteari 180.000 euroko diru-laguntza eman dio.

Zazpi eremutan lan egiteko erabiliko da: jabeen elkarteak sustatzea, baso-kudeaketa iraunkorrerako planak egitea, baso-zabaltzeari buruzko kanpainak abian jartzea, elkarteko kideei laguntzea, prestakuntza ematea, jardunbide egoki iraunkorrak egitea eta Bizkaiko baso-bide nagusien eta bigarren mailakoen ezaugarrien inbentarioa idaztea.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Basogintza Elkarteari 180.000 euroko diru-laguntza ematea onetsi du. Lurraldeko baliabide naturalak zaintzeko eta antolatzeko ekintzak garatzeko erabiliko da, eta, hain zuzen ere, honako 7 ardatz hauen bitartez egingo da: jabeen elkarteak, baso-kudeaketa iraunkorrerako planak egitea, baso-zabaltzeari buruzko kanpainak, elkarteko kideei basoko gaiekin laguntzea, prestakuntza, jardunbide egoki iraunkorrak egitea eta Bizkaiko baso-bide nagusien eta bigarren mailakoen ezaugarrien inbentarioa idaztea.

Lehenengo ardatzaren bitartez EAEko basogintzak dakartzan arazo handienetako bati erantzun nahi zaio, hau da, jabetzaren gehiegizko atomizazioari;izan ere, kasu askotan ustiapena eraginkorra eta errentagarria izatea galarazten du askotan. Jabeen elkarteen bidez, ekoizpen- eta kudeaketa-unitatea osa dezaketen basoen jabeak elkartu nahi dira, ustiapenetan errentagarritasun eta eraginkortasun handiagoa lortzeko. Aldi berean, jabeen elkarte horiek lehentasuna dira Bizkaiko Foru Aldundiarentzat ateraketak eta tratamenduak hobetuko dituzten basoko pisten azpiegiturak egiteko eta, azken finean, basoaren ustiapen eraginkorragoa lortu ahal izateko.

Bigarren ardatzean, baso-kudeaketa iraunkorrerako planak idaztea landuko da, eta bertan jasoko dira jabetzaren lege-egoera, egoera naturalari buruzko deskribapena, basoen egoera eta inbentarioa, unaden seinaleztapena, tratamenduei buruzko azterlanak eta errendimenduaren ekoizpena. Inoiz finkaren jasotze topografikoa eta mugarriztatzea burutu ahal izango dira. Kudeaketa-plan guztiak informatizatuko dira;horrela, jarraipen hobea egingo da eta Bizkaiko Basogintza Elkarteak ingurumen-eraginari buruzko txostenak egin ahal izango ditu.

Erabakian aintzat hartu den beste ardatzetako bat Bizkaiko Basogintza Elkarteko kide direnei administrazio-laguntza eta laguntza juridikoa ematea da. Horrez gain, informazioa baso-sektorean erdietsi beharreko premia bat da;hortaz, ezinbestekoa da zabaltzeko kanpainetan lan egiten jarraitzea. Aldundiaren eta elkartearen hitzarmenak barne hartu ditu argitalpen espezializatuak eskuratzea, prestakuntza-jardunaldietara joatea eta taldeko bisitak egitea, besteak beste. Horri lotuta dago sektorearen prestakuntza;hortaz, diru-laguntzari esker ikastaro, mintegi, ikasketa-bidaia eta azoketan parte hartzea ordainduko da, bai eta Europar Batasunarekin, beste herrialde batzuekin edo baso-sektoreko estatuko zein nazioarteko erakundeekin lankidetza-programak garatzea ere.

Jardunbide egokiak eta baso-bideen ezaugarriak

Euskal Autonomia Erkidegoan basoak modu iraunkorrean kudeatzeko programa eta kudeaketa iraunkorraren eskualde-egiaztapena direla eta, Bizkaiko Basogintza Elkarteak lan handiagoa egin beharko du EAEn ekoizten den zuraren egiaztapena zabaltzeko, aintzat hartuta merkatuko eskakizunez gain, garrantzitsua dela kudeaketa iraunkorreko irizpideak eraginkortasunez lortzea basoko ohiko jardunean.

Zentzu horretan, eta diru-laguntza dela medio, Bizkaiko Basogintza Elkarteak basoko jardunbide egokien gidaliburua idatziko du baso-kudeaketari lotutako eragile guztientzat: jabeak, zutik dagoen zuraren salerosketarako enpresak, landaketako basoko lanetan, belar-sastrakak garbitzen eta basoko bestelako lanetan diharduten enpresak. Xedea da jabeak eta basogintzako langileak basoen garrantziaz are gehiago jabearaztea.

Amaitzeko, emandako diru-laguntzaren zazpigarren ardatzean, Bizkaiko Basogintza Elkarteak Bizkaiko Lurralde Historikoko baso-bide nagusien zein bigarren mailakoen ezaugarriak zehazteko proiektua egingo du;bertan zur-parkeak eta baso-suteen aurkako borrokarako ur-bilguneak ere jasoko dituzte.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120