Arabako Ogasunak 10 milioi euro gehiago bildu du errentaren gaineko zergako kanpainan

EUROPA PRESS - 2017(e)ko abuztuaren 6a, igandea - 19:38etan eguneratua

José Luis Cimiano, diputado foral de Hacienda, acompañado ayer por la directora del área, Teresa Viguri, durante la presentación de los datos.

José Luis Cimiano, diputado foral de Hacienda, acompañado ayer por la directora del área, Teresa Viguri, durante la presentación de los datos.

Galería Noticia

José Luis Cimiano, diputado foral de Hacienda, acompañado ayer por la directora del área, Teresa Viguri, durante la presentación de los datos.

Arabako Foru Ogasunak iaz baino 10 miloi gehiago bildu du 2016ko ekitaldiko errenta kanpainaren amaieran. Zehazkiago, Aldundiak 115 milioi itzuli ditu eta 77 milioi sartu ditu. Hau da, kanpainak 38 milioiko saldo negatiboa izan du;iaz, berriz, saldo hori 48 milioikoa izan zen. Batez besteko zenbatekoei dagokienez, 972 euro itzuli dira batez beste, eta batez besteko sarrera 1.564 euro izan da.

DONOSTIA. "Bilakaera positibo honen zergatia enpleguaren eta lan baldintzenhobekuntzan dago, pixkanaka gure lurraldean sendotuz baitoaz", adierazi du pozik Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak, Jose Luis Cimianok. Berak zehaztu duenez, "handitu da lan etekinetatik bildutako kopurua, baita jardueren etekinetatik bildutakoa ere. Hau da, nabaritzen da hobetzen ari dela langileen egoera, bai soldatapekoena, bai autonomoena".

Halaber, Cimianok azaldu duenez, kanpaina honetan "erretiro gehiago detektatu dugu, eta batez besteko pentsio handiagoekin, baita ere lokalen eta etxebizitzen alokairuen gehikuntza nabarmena ere".

Handitu da, baita ere, Arabako aitortzaileen kopurua, aurten 175.300era iritsi baita. Gero eta gehiago dira (% +7) beren aitorpena egiteko Arabako Ogasunaren bulegoetara datozen zergadunak. % 10 gehiago izan dira RentaRed modalitatea aukeratu duten arabarrak, hau da, aitorpena Interneten bidez egin eta bidaltzen dutenak. Gutxitu egin dira, berriz (% 11), finantza entitateek egindako aitorpenak.

%80k Rentafacil aitorpena onartu zuten

Baita ere, nabarmentzekoa da 90.370 zergadunek onartu egin dutela Foru Ogasunak Rentafacil modalitatearen bidez etxera bidali zien aitorpena. Kopuru hori bidalitako aitorpenen % 80 da.

Lehenengo aldiz, aurretiaz egindako aitorpena telefono mugikorrazonartzeko aukera eskaini da. 4.656 pertsona baliatu dira bide berri horretaz.

Bide batez, José Luis Cimianok eskertu egin die herritarrei berenlankidetasuna, "bizkor eta normal" joan den kanpaina honetan. Horretarako, gogorarazi du: "Herritar bakoitzaren ekarpena, PFEZ dela medio, ezinbestekoa dagure zerbitzu publikoak, errepideak, adinekoen egoitzak, ospitaleak, ikastetxeak eta abar mantentzeko eta hobetzeko".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120