Zirrikituetatik begira

Zarata

Juanra Madariaga - Domingo, 6 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:08h

borrar

Galería Noticia

borrar

MeDITERRANEOKO zonalde turistiko horietariko batean izan zen, bertan esaten zaion bezala Costa Dorada edo Costa Brava delakoan. Turista gehiegi zebilela esatea larregi izan daiteke, inguruko herrietatik nahikoa barreiaturik baitzebilen, baina jende kopuru handia antzematen zen toki guztietan, batez ere hondartzetan. Han, zure espazio fisiko minimoa eskuratzea bataila zen, eta pribatasun kontzeptua erabat diluitzen zen zure ondokoarekiko distantzia laburra laburragotzen zen heinean. Masifikaziotik gertu genbiltzan, eta niri masifikazioak ez zaizkit batere atsegin.

Baina benetan harritu ninduen kontu bat ez zen pertsona masa handia;harritu ninduena ez zegoen lehorrean, ur azpian baizik. Kostalde hartako ur gardenetan bainatzerakoan, eta batez ere ur bizigarri horietan murgiltzean eta sakonerantz hondoratzean burrunba handia entzun nuen. Hasieran ezin izan nuen identifikatu, gero bai. Ur-azaletik, harat honat ibiltzen ziren txalupa anitzen motorren azantza zen aditzen zena. Zaratotsa estridentea zen, daratulu handi batek sor lezakeenaren an-tzekoa, ordu batzuen buruan nekez paira daitekeena.

Berehala, sakontasun horretako ekosisteman bizi diren animaliak etorri zitzaizkidan gogora, sufrikario hondatzailea izango zela bertako bizidunentzat. Bada, pairamen handia izateaz gain, ur-azpiko zalaparta nekagarria itsaso-espezieak hiltzeko arrazoia ere badela irakurri dut duela gutxi.

Jakin badakigu zetazeoek soinuaren bidez komunikatzen direna;bada arazo hori dela medio, horietarik asko lehorreratu egiten dira hondartzetan. Baina zer gertatzen da itsasoko gainerako faunarekin?

Zarata toki guztietan dago, gurekin bizi da, eta gure artean gelditzeko ekoiztu dugu. Kutsadura globalaren ostean, osasun publikoaren bigarren problematzat hartzen da jada. Harrabots handien maila soportaezinak sorturiko entzumen-urritasunak gor berriak egingo ditu gazteen artean, eta laster batean, hiri handietan bizitzea hegazkin supersoniko baten sabelean egotea bezalako zerbait bilakatuko da.

Gaur egun, oihu egin barik ezinezkoa da mintzatzea.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120