Euskadiko Artxibo Historikoan

"Bilboren erorketa, lehen planoan" erakusketa abuztuaren 11ra arte bisitatu daiteke

Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatzen zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko

EUROPA PRESS - 2017(e)ko abuztuaren 6a, igandea - 19:55etan eguneratua

"Bilboren erorketa, lehen planoan"erakusketa abuztuaren 11ra arte bisitatu daiteke

"Bilboren erorketa, lehen planoan"erakusketa abuztuaren 11ra arte bisitatu daiteke (Irekia)

Galería Noticia

"Bilboren erorketa, lehen planoan"erakusketa abuztuaren 11ra arte bisitatu daiteke

Euskadiko Artxibo Historikoak "Bilboren erorketa, lehen planoan" erakusketa bisitatzeko aukera eskaintzen du datorren abuztuaren 11ra arte. Euskadiko Artxibo Historikoak antolatu du erakusketa, eta honako erakundeak izan dira laguntzaileak: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Sabino Arana Fundazioa, Fundación Indalecio Prieto, Lekeitioko Udala eta Bilboko Euskal Museoa. Erakusketak era guztietako ehunka argazki eta dokumentu biltzen ditu, horietako batzuk oso bitxi eta ezezagunak.

DONOSTIA. Erakusketa Euskadiko Artxibo Historiakoaren beheko solairuan antolatu da eta astelehenetik larunbatera bisita daiteke (9.00etatik-20.30era astegunetan;10.00etatik 14.00ak arte larunbatetan). Bilbo Gerra Zibilean jausi zenetik 80. urteurrena betetzen denean, proiektu honen bitartez, egun latz horietan hirian bizi izan zen giroa ekarri nahi izan da gogora, hainbat arlo ezberdin gogoratuz. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak inauguratu zuen erakusketa iragan uztailaren 3an.

Bisitariari sei ibilbide nagusi proposatzen zaizkio bizi izan zen errealitatea ezagutarazteko: umeak, emakumeak, orden publikoa, "eguneroko ogia", kultura eta aisialdia, eta "baina batez ere, gerra". Iñaki Goiogana Sabino Arana Fundazioko historialaria daerakusketa honen komisarioa, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120