Drive & Enjoy

Bizkaiak lurraldea ezagutzeko hamar turismo-ibilbide dituen gida editatu du

EUROPA PRESS - 2017(e)ko abuztuaren 5a, larunbata - 13:59etan eguneratua

Bilbo-Bizkaiak lurraldea ondo ezagutzeko hamar turismo-ibilbide dituen gida bat editatu du.

Bilbo-Bizkaiak lurraldea ondo ezagutzeko hamar turismo-ibilbide dituen gida bat editatu du.

Galería Noticia

Bilbo-Bizkaiak lurraldea ondo ezagutzeko hamar turismo-ibilbide dituen gida bat editatu du.

Bizkaia sakon ezagutzeko esperientziaz ahalik eta gehien gozatzea da Drive &Enjoy turismo-gidaren xedea, eta bertan hiriburutik irtenda autoz egiteko hamar ibilbide proposatu dira. Kostaldea, natura-espazioak, herriak, monumentuak, gastronomia, enoturismoa, familia-planak eta beste erakargarritasun asko bildu dira argitalpenean, Bilboko Udalak adierazi duenez.

BILBO. Guztira, 23.000 ale merkaturatu dira, eta doan banatuko dira Bilbao-Bizkaiaren bi turismo-bulegoetan (Plaza Biribila 1 eta Mazarredo zumarkalea 66), bai eta lurraldeko udalerrietako eta mugakide diren autonomia erkidegoetako turismo-informaziorako puntuetan ere.

Drive &Enjoy Bilboko Udalak egiten duen lehenengo touring gida da. Bizkaiako Foru Aldundiarekin lankidetzan egin du, eta lurraldeko herritarren artean txangozaletasuna sustatu nahi du gure ingurutik irteteko hain aproposa den garai honetan. Gainera, turismo-fluxuak lurralde osotik banatu nahi ditu, Turismo Estrategia 2020 delakoan jaso den bezala.

10 IBILBIDE, EHUNKA AURKIKUNTZA

Drive &Enjoy argitalpenean aurkeztu diren hamar planei esker, bisitari eta egoiliarrek Bizkaiko txokorik ederrenak ezagutu ahal izango dituzte modu koherente, erraz eta oso bisual batean. Egun bakarrean egiteko ibilbideak diseinatu dira. Herritar gehienak Bilbo Handian bilduta daudela aintzat hartuta, bai eta turismoa heltzeko ate nagusia dela, ibilbide guztiak Bizkaiko hiriburutik abiatuko dira, eta errepideei buruzko informazio praktikoa dute, aipatutako lekuetara erraz iritsi ahal izateko.

Drive &Enjoy euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez argitaratu da, eta, zehazki, hamar ibilbide tematiko ditu:

1. ibilbidea. Mendebaldeko kostaldea. Memoria sutsu eta gaziak.
2. ibilbidea. Erdiguneko kostaldea. Olatuak, herensugeak eta txakolina.
3. ibilbidea. Ekialdeko kostaldea. Dunak, nortasuna eta baso margotuak.
4. ibilbidea. Kadaguako ibilbidea. Erdi Aroko oihartzunak.
5. ibilbidea. Bailara ezkutuen ibilbidea. Natura eta luxua.
6. ibilbidea. Nerbioiko ibilbidea. Urak hegan egiten ikasten duen tokia.
7. ibilbidea. Arratia bailara. Landa-xarma mendi eta larrea artean.
8. ibilbidea. Durangaldea. Omenaldia harriari eta magiari.
9. ibilbidea. Bilboren inguruan. Hiria goitik begiratuta.
10. ibilbidea. Bizkaiko txakolina. Oso gurea den ardoa.

TURISMOA AUTOKARABANAN

Drive &Enjoy lanean atal bat eskaini zaio autokarabanan egiteko turismoari, Bilbo zein Bizkaian mota horretako turismoa gero eta ugariagoa baita. Hain zuzen ere, Kobetamendiko aparkalekuari, Sopela, Lanestosa, Elorrio, Bermeo eta Lekeitioko autokarabanen eremuei eta mota horretako ibilgailuentzako tokiak dituzten kanpinei buruzko informazio praktikoa eskaintzen du.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120