datorren 12an hasiko

Eraso sexisten aurkako kanpaina aurkeztu da Donostian #EzEzetzDa #astenagusia2017

Kanpainaren helburua da herritar guztiak sentsibilizaraztea indarkeria matxistaren aurkako borrokan

EP - 2017(e)ko abuztuaren 4a, ostirala - 14:11etan eguneratua

Atzoko konzentrazioa.

Atzoko konzentrazioa. (Gorka Estrada)

Galería Noticia

Atzoko konzentrazioa.

Donostiako Udaleko Berdintasun Atalak, eraso sexistei aurrea hartu eta aurka egiteko, Aste Nagusirako _datorren 12an hasiko da_ eta Euskal Jaietarako nahiz iraila hasierako estropadetarako kanpaina prestatu du.

DONOSTIA. Berdintasuneko zinegotzi Duñike Agirrezabalagak adierazi bezala, "Indarkeria sexista dugu egungo ezberdintasunaren adierazpenik larrienetako bat. Zoritxarrez, Donostia, hiri moduan, ez dago indarkeria mota horretatik at, eta azken gertaerek halaxe erakusten dute, salaketa kopurua gora joan baita. Zenbakiak ikaragarriak izan arren, ez dut aukera galdu nahi eskerrak emateko, egoera txar horretatik igaro ondoren, salatzea erabaki duten emakume guztiei. Salaketa horrexek ematen du bidea poliziak eta auzitegiek esku hartu eta, azkenik, erasotzailearen atzetik joan eta atxilotzeko".

Jaietako kanpaina

Kanpainaren helburua da herritar guztiak sentsibilizaraztea indarkeria matxistaren aurkako borrokan. Hartarako, goiburu sinple, ulertzen zein gogoratzen erraz bat erabiliko da: EZ EZETZ DA!

Donostiako Udaleko Berdintasun Atalak neskei mezu positibo bat bidali die, "biktima pasiboak ez izatera adoretu eta jabearazteko indarkeriari aurre egin diezaioketela eta salaketan nahiz indarkeria errotik ezabatzen protagonista eraginkorrak izan daitezkeela. Argiro ulertu behar dute errespetu falta beti izaten dela eraso bat".

Hainbat ekintza izango dira. Lehenik eta behin, informazio gidak banatuko dira, neskei mezu batzuk helarazteko, eta, mutilei, beste batzuk. Gainera, Udaletxean pankarta bat jarriko da Aste Nagusian eta ekainean, autodefentsa feministako bi saio izan dira, gai horietako adituekin. Urrian beste bi saio izango dira, eskaera handia dagoelako, beti geratzen direlako emakume batzuk itxaron zerrendan.

Halaber, zer-nola jokatu sexu erasoak edo indarkeria ikusi edo nozitzen dutenean azazltzen dituen material informatiboa banatuko da herritarren artean. Festen programan bertan ere izango da orrialde bat erasoren bat izanez gero kasu egiteko diren baliabideen gainekoa. Imanak eta sare sozialak

Horretaz gainera, eraso sexisten kontrako informazio gunea jarriko da eta erantzunkidetasuna sustatzeko ekintza batzuk ere izango dira. Alegia, berdin banatzea etxeko eta zaintzako lanak gizonen eta emakumeen artean, oraindik ere emakumeek egiten dituzte-eta lan horiek gehienak. 500 iman eta 500 eskumuturreko banatuko dira.

Sare sozialetan ere emango da kanpaina honen berri, hemendikan ere sentsibilizatzeko. Mezua zabaltzea da xede, eta, hala, esparru digitalean ere izatea, neska-mutikoak sozializatzen diren gunea baita gaur egun esparru hori. Hashtagak edo etiketak erabiliko dira kanpainaren goiburuarekin: #ezezetzda #erantzukidetasuna;Bukatzeko, jarraibideei eta zerbitzuei buruzko informazioa emango da DBUSeko pantailetan eta www.ezeztzda.eus webgunean, bai eta ikus-entzunezko zein idatzizko komunikabideetan ere, hala nola prentsan, irratian eta telebistan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120