Canneseko Urrezko Palmaren irabazlea

"The Square" filmak Zabaltegi Tabakalera saila inauguratuko du Zinemaldian

EP - 2017(e)ko abuztuaren 4a, ostirala - 12:26etan eguneratua

"The Square"

"The Square"

Galería Noticia

"The Square"

"The Square" filmak, Ruben Östlund ("Turist") suediar zuzendariaren azken lanak, hasiera emango dio Donostiako Zinemaldiaren Zabaltegi-Tabakalera sailari, Canneseko azken Urrezko Palma irabazi ondoren. Gainera, "On Body and Soul" fabulak, Berlineko Urrezko Hartza irabazi eta gero, Donostia Hiria Publikoaren saria lortzeko lehiatuko du.

DONOSTIA. Zinemaldiak jakinarazi duenez, Ilkidó Enyedi hungariar zinemagilea, zeinak "Teströl és lékekröl / On Body and Soul" fabularekin Urrezko Hartza irabazi duen, honako hauen aurka lehiatuko da Donostia Hiria Publikoaren saria lortzeko: Canneseko Epaimahaiaren sariaren irabazlea, "Nelyubov / Loveless", Andrey Zvyagintsev errusiar zinemagilearena (Leviafan / Leviathan), eta zinema-jaialdi frantsesaren Epaimahaiaren Sari Nagusiaren irabazlea, "120 battements par minute (120 BMP) / 120 Beats Per Minute", Robin Campillorena, hau da, 2012ean Donostiako Sail Ofizialean lehiatutako Foxfire filmaren gidoilariarena.

Horiez gain, ikusleek emandako saria lortzeko lehian izango dira "Wonderstruck", Brian Selznick-en ipuinaren moldaketa, Canneseko lehiaketan ere izan zena, non Todd Haynes-ek (Carol) Julianne Moore, Michelle Williams eta Oakes Fegley eta Millicent Simmonds haurrak zuzendu baititu.

Halaber, Sundancen estreinatutako bi film ere lehian izango dira: "The Big Sick", Michael Showalter zuzendariaren hirugarren lana, elkarren arteko desberdintasun kulturalei aurre egin behar dien arrazarteko bikote bati buruzkoa, eta Luca Guadagninoren ("A Bigger Splash") "Call Me By Your Name", zeina Estatu Batuetako zinema-jaialdia igaro ondoren Berlinalen proiektatu baitzen. Eta joan den astean iragarri zenez, Loving Pablo koprodukzioak Perlak saila itxiko du.

ZABALTEGI-TABAKALERA

"The Square" filmaz gain, sail honetan lehiatuko dute 2007tan Donostia Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion Philippe Garrel-en "L'amant d'un jour / Lover for a day" eta "Tesnota / Closeness", Kantemir Balagov-en lehen lana, Un Certain Regard sailean aurkeztua.

Hemen aipatutakoekin iragarri ziren honako film hauek ere izango dira: Félix Viscarret zuzendariaren "Saura(s) filma", Cineastas contados sailaren barruan;"Muchos hijos, un mono y un castillo", Gustavo Salmerón-ek zuzendutako lehen lana, zeinak Karlovy Varyn dokumental onenaren saria irabazi baitzuen;"No intenso agora / In the Intense Now" dokumentala, João Moreira Salles brasildar zinemagilearena, Berlinen lehiatu ondoren;eta "Vergüenza" Movistar+-en telesaila, Juan Cavestanyk eta Alvaro Fernández Armerok idatzi eta zuzendua;hain zuzen, lan horren munduko estreinaldia izango da. Telesail bat Zabaltegi - Tabakalera saria lortzeko lehian sartuko den lehenbiziko aldia da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120