Zirrikituetatik begira

Musika Bermeon

Josu Torre - Jueves, 3 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

MILIOIKA udatiar, bazterrrikandar, munduan zehar doazen tartean, besteok EH zaintzen geratzen garela aldarrikatzen dugu. Etxe barruan sartuta izango geranik pentsa barik gero! Hiri, herri eta auzoetako jaiaz ohi bezala gozatzetik harago, udaldia era guztietako kontzertuak antolatzeko sasoia da, han eta hemen neurri eta tankera guztietako musika entzutekoa ematen digutenak. Ez da dena BBK Live edo EH hiriburuetan prestatu eta ematen diren bilkura erraldoiak bakarrik edo Getxo, Gazteiz eta Donostian hainbesteko sonaz ospatzen diren jazzaldiak, besteak beste. Tokian tokiko musika bilkura bitxiak eratzen dira eta neronek aspaldiko urteotan kariñoa hartu diodan Bermeko Musika Astea aipatuko dut, dagoeneko 32. edizioan dagoena eta betire abuztuaren lehen astean ospatuz, neure plazerra esku zabalez zuen tartean banatuko dudan esperantzan.

Herenegungoa litzateke -aurtengo lehena- adierazi nahi dudanaren eredu. Batetik, emankizun hauek dakarren kalitate maila, Quattro Quarti Sax Ensemble osatzen duten Eve, Jandra;Ursula eta Liis, Europaren beste mandako Estoniako Akademiako lehen ikasle eta orain irakasle direla, 2002. urtetik dabiltzala kontzertuak ematen. Hori gutxi balitz, Alemaniako Brunswick bizi den Vladislav Bystrov, goi goi mailako muskari errusiarra izan zuten lagun eta zuzendari Andra Mari elizako emanaldi horretan. Originaltasuna, bestalde, kontzertua publikoen artetik azalduz hasi zutelako denok zurtz eginda utziz eta bukaeran an-tzeko zerbait egin zuten, pieza atzakaldean, sarreran, hasi eta aldareko eszenatokira kerrejuetatik abiatuz. Ordurako, entzuleok zutik giñan, Eve Neumann-ek maisuki entonatu zigun gure Boga boga ezaguna, eta hilabeteetan estseguak eginiko orfeoia bagiña bezala jarraitu geniolako, emozioz blai noski. Ezin zirrikitutik alde egin, Hirosimako sarraskiaren 72. urteurrena betetzen den egun beretsuan Garoñako zentral nuklearra betirako itxiko denaren zorioneko notizia eman digutela esan gabe. Bejondeigula! Bermeon ez ezik EH osoan musikaz ospatzeko hainako berria delako.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120