abuztuaren 4tik 6ra

Bizkaiaren sustapena egingo da Edinburgoko Foodies jaialdian

Luarraldeak bere erakargarri turistikoak eta gastronomia sustatuko ditu

D.D. - 2017(e)ko abuztuaren 3a, osteguna - 10:57etan eguneratua

Edinburgoko Foodies jaialdia.

Edinburgoko Foodies jaialdia. (Edinburgh Food Festival)

Galería Noticia

Edinburgoko Foodies jaialdia.

Erresuma Batuko gastronomia-jaialdi nagusia da, eta food truck formatuan sektoreko sukaldari, ekoizle, errestauratzaile eta profesional ospetsuak biltzen ditu. Bizkaiak, pintxo aukera zabala eskainiko du Edinburgon, eta espero du abuztuaren 4tik 6ra bitartean jaialdira joango diren 25.000 pertsona inguru liluratzea.

BILBO. Bizkaiak bere erakargarri turistikoak eta gastronomia sustatuko ditu Edinburgoko Foodies jaialdian, abuztuaren 4tik 6ra bitartean. Bizkaiko Foru Aldundiak bere standa izango du azoka honetan;han, Inverleith Parken, espero da janaria eta edaria maite duten 25.000 pertsona inguru berriro ere biltzea Fringe nazioarteko jaialdiak dirauen bitartean.

Erresuma Batuko hainbat hiritan egiten da Foodies jaialdia, eta sektoreko era guztietako profesionalak biltzen ditu gazteentzat aire zabalean antolatutako food truck formatuan. Foodies filosofiaren oinarria da gastronomiaz beste era batean gozatzea, nazioarteko erreferente eta sukaldari handienetatik aparte;filosofia moderno bat da, gaur egungo bizitzaren erritmoari egokitua.

Bilbo eta Edinburgoren arteko hegazkin bidezko lotura berria aprobetxaturik, Bizkaia hiru egunez izango da Edinburgon, gastronomia arloan lurralde jatorra paregabea dela erakusteko.

Gure lurraldeak bere espazioa izango du, non ekitaldirako bereziki diseinatutako 13 plater eskainiko diren. Hara bertaratzen direnek aukera izango dute euskal sukaldaritza dastatzeko eta gure lurraldearen identitatea ezagutzeko (kalejiren, musikaren eta hitzaldien bidez).

Bestalde, euskal sukaldaritza eta enologiako adituak presente izango dira hitzaldietan eta erakustaldietan, eta gure gastronomiaren sekretuen berri emango diete entzule eskoziarrei.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120