Formazio Zirkulu kontsultariaren arabera

Batxilergoko %52 bilbotar ikaslek etorkizunean atzerrian lan egingo lukete

EP - Jueves, 3 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 12:42h

Alumnos caminan por los pasillos de un instituto público de Pamplona.

(UNAI BEROIZ)

Galería Noticia

Alumnos caminan por los pasillos de un instituto público de Pamplona.

Bestalde, ikerketen datuen arabera, bilbotar gazteen %46k internet erabiltzen dute albisteen berri izateko eta %33 familia eta lagunekin dituen hizketak erabiltzen dituzte egunean egoteko.

BILBAO. Batxilergoan dauden %52 bilbotar ikaslek etorkizunean atzerrian lan egiteko ideia ez dute baztertzen. %35k ostera lana dagoen lekura joango lirateke eta gainontzekoak argi daukate atzerrira mugituko direla lana bilatzera, Formazio Zirkulu kontsultariaren datuen arabera, 850 ikasleei galdetu eta gero.

Aitzitik, %31 Espainian edo Euskadin geldituko dira eta %17k Estatuko edozein lekutan bilatuko dute lana. Horrela, bilbotar gazteak beraien autonomia-erkidegoan lan egiteko gogo gehien duten hirugarrenak dira zerrendan, sevillarrak (%35) eta donostiarren (%34) atzetik.

Unibertsitateko ikasketei buruz, %57ri Euskadin geratzea gustatuko litzaieke, %27 beraien lurraldetik kanpo joango dira eta %12a atzerrira joango dira ahal badute.

Enpresa

Enpresa motei buruz, gazteen %39k enpresa pribatu batean egingo lukete lan, %24 enpresa-sortzaileak izango lirateke gustora eta %23 funtzionario izateko ideia dute. Gainontzekoak, %13, ONG batean egingo lukete lan.

Bestalde, ikerketen datuen arabera, bilbotar gazteen %46k internet erabiltzen dute albisteen berri izateko eta %33 familia eta lagunekin dituen hizketak erabiltzen dituzte egunean egoteko.

Komunikabide tradizionalei buruz, telebista %14k erabiltzen du gaurkotasun-albisteen berri izateko. Bestela, %6k egunkari inprimatua erabiltzen dute eta %1k irratia.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bilbao

ir a Bilbao »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120