Zirrikituetatik begira

Rajoy, oposiziogile

Rikardo Arregi - Miércoles, 2 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Columnista Rikardo Arregi

Galería Noticia

Columnista Rikardo Arregi

bAI, telebistaz, ordenagailuz hobe esan, ikusi nuen Ra-joyren agerraldia lekuko gisa. Lekuko: zenbat txantxa eta hitz joko egin dugun lagunartean hitz horrekin. Bai, ikusi nuen. Esateko modua da, ez nago prest Rajoyren hazpegi erakargarriak ikusten goiz osoa emateko (edertasun fisikoaren kontenplazioak ere mugak ditu). Egia esan, zati bat baino ez nuen ikusi. Gerora irakurri ditudan iruzkinen arabera, baina, une gogoangarrienak izan omen ziren nik ikusitakoak (zuzena da kasualitatea): harrokeria, diruez ez zekiela ezer, arnas handiko aferetan zebilela beti eta Esperanza Aguirre andreari buruzko aipu asmo txarrekoak (hotza da mendekua). Irakurri ditudan iruzkinetan Rajoyren gezurrak azpimarratzen dira (hemerotekak garbi utzi duena), harrokeria, abokatuen hitz totelak (baina abokatu izateko ez al zen beharrezkoa izugarrizko etorria?), Rajoyri egin zioten harrera otzana eta abar.

Niri Rajoy batez ere oposiziogile iruditu zitzaidan, oposiziogile eredugarria: gaiak ikasten urteak eman ondoren, bere buruaz oso seguru dagoen ikasle gogaikarri eta jakintxu horietako bat, edozein ikasgai errepikatuko duen loro antzerako bat. Bere buruaz oso seguru, gainera, oso ondo baitaki azterketa egiten diotenak erosita daudela eta egindako edozein okerren aurrean ez entzunarena egingo dutela. Rajoy jabetza-erregistratzaileen oposizioak egin zituen, eta bizitzan horixe da bera batez ere, horixe da bere esentzia. Rajoy oposizioak prestatu eta gainditu zituen jaun gorbatadun bat da, administrazioan goi lanpostua lortu eta gero, besaulkian eroso eta harro puruak erretzen dituen izakia, mundua goitik axolagabe eta askotan mesprezuz begiratzen duen jainkoerditxo bat. Irakurri ditudan artikulu batzuetan Rajoy ergel agertzen da, beste batzuetan azeria bezain azkar. Nire ustez ez bata eta ez bestea. Jabetza-erregistratzaileen oposizioak egin duena horren gainetik dago, denboraren gainetik dagoen bezala: Rajoy 1910ean irudikatu ahal dut edo 1950ean. Txarrena da 2020ean ere irudikatu ahal dudala.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120