Aste Nagusian, arratsaldero, 20.30etan

Musika klasikoaren maitaleek Enkarnazioaren eliza izango dute topagune Aste Nagusian

Abuztuaren 19tik, larunbata, 27ra, igandea, hiriko zortzi espacio desberdinetan, dohako ehun bat ekitaldi antolatu ditu Bilboko Udalak

d.d. - 2017(e)ko abuztuaren 2a, asteazkena - 11:12etan eguneratua

Musika klasikoaren maitaleek Enkarnazioaren eliza izango dute topagune Aste Nagusian.

Musika klasikoaren maitaleek Enkarnazioaren eliza izango dute topagune Aste Nagusian.

Galería Noticia

Musika klasikoaren maitaleek Enkarnazioaren eliza izango dute topagune Aste Nagusian.

Musika klasikoaren maitaleek Enkarnazioko eliza izango dute topagune Aste Nagusian. Arratsaldero, 20.30etan, musika klasikoaz disfrutatu nahi dutenek Atxuriko auzoan kokaturik dagoen Enkarnazioko elizan egin ahal izango dute. Bilbotarrek musika estilo honen jarraitzaile sutsuak dira. Hori dela eta, urtero, musika klasikoaren tenplu honek topera bete egiten da Bilboko Udalak eskaintzen duen programazio zabalari esker.

BILBO. Abuztuaren 19an, Naroa Intxausti, Marifé Nogales eta Aurelio Viribay artistek pianoko kontzertu liriko batekin programari hasiera emango diote. Hurrengo egunean, ostiralean, Haize ta Zur taldeak txistua eta marinbaren hotsak ekarriko dituzte. Abuztuaren 21ean, astelehenean, berriz, Retórica talde ingelesak bi biolinez sortutako musikak publikoa liluratuko du.

Kubako doinuek Enkarnazioko eliza beteko dute. Izan ere, 22an, asteartea, Ivon e Ivet Frontela taldeak pianoa jotzeko duten mendekotasuna azaleratuko dute.

Abuztuaren 23an, ordea, Aste Nagusiaren erdibidean, Favola D´Argo talde portugaldarraren txanda izango da. Sei musikari osatzen dute taldea;sopranoa, 2 biolin-jotzailae, txelo-jotzailea, kontrabaxua eta klabea, besteak beste.

Ostegunak 24, “Soinuaren Bidaia” ekiteko eguna izango da. Bertan, Alberto Urretxo, Garikoitz Mendizabal, Amaia Zipitria, eta euXhari String Quintet izango dira, hain zuzen, txistua, pianoa, tronboia eta bost hari-instrumentuz osatutako kontzertua eskaintzearen arduradunak.

Musikenek ere Aste Nagusiaren parte izango da. Abuztuaren 25ean Abreu Soka Laukotea ikuskizuna eskainiz.

Alikante eta Murtziatik etorritako Thinking Brass taldea izango da Aste Nagusia agurtzearen arduradun. Boskoteak, tronpeta, tronboi, tronpa eta tuba hotzak uztartuko ditu kontzertu izugarri batean.

100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO

Txupinazoa jaurtiko den larunbatetik, hilak 19tik, abuztuaren 27ra, igandea, 2017ko Aste Nagusia Bilboko gune ezberdinetan musikako 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu publiko eta gustu guztietarako zuzenduak. Gaur egungo talde ospetsuenetatik hasita, betiko bilbainadetara, Udalak banatu egin dituen zortzi guneetatik sakabanaturik. Banaketa ondorengoa izango da:

Abandoibarra: Kontzertuak eta herri ikuskizunak.

Europa Parkea: kontzertuak, dj eta ikuskizuna.

Plaza Berria: Munduko musikak.

Enkarnazioaren eliza: musika klasikoa.

Bilborock: bertako metal eta pop-rock-a.

Doña Casilda Parkeko pergola: bilbainadak eta goatekeak.

Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda.

Areatza: berbenak, bandak eta fanfarreak.

Espazio hauetariko askok publiko leiala du eta urtez urte, Aste Nagusiko egun askotan lekuak beterik ditu. Horren adibide gisa, Enkarnazioaren Eliza, Plaza Berria eta Bilborock dira.

Aste Nagusiko kontzertuak 300 jarduera ezberdinez osatuta dagoen Aste Nagusiko programazioaren zati bat dira eta beti bezala, kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna ardatz dira horietan guztietan.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120