bere ibilaldia Bizkaiko hondartzetatik

Foru Aldundiak bultzatutako Gero Arte birziklapen-kanpainaren karpak jarraitzen du

DEIA - Miércoles, 2 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 12:19h

"Gero Arte. Birziklatu eta atzera itzularazi"

"Gero Arte. Birziklatu eta atzera itzularazi"(DEIA)

Galería Noticia

"Gero Arte. Birziklatu eta atzera itzularazi"

Ekainaren erdialdetik kanpainaren karpa eta foodtrucka ibili dira lurraldeko 20 hondartza eta hainbat udalerritatik;ibilaldi horren helburua hauxe izan da: birziklatu beharra eta edukiontziak ondo erabili beharraz sentiberatzea.

BILBAO. Datozen asteetan zehar jarraituko dute egunean-egunean Bizkaiko herri eta hondartzetan zehar ibiltzen, harik eta irailaren 10a arte;izan ere, egun horretan amaituko da kanpaina Bilbon egingo den ekitaldi batekin. Gero Arte kanpaina maiatzaren azkenetan ibilarazi zuen Bizkaiko Foru Aldundiak;ekinaldi horren helburua, berriz, hauxe da: birziklatze-tasa % 65eraino igotzea, EBren ekonomia zirkularraren helburuetan dagoenez.

"Gero Arte. Birziklatu eta atzera itzularazi" kanpainaren karpak eta foodtruckak jarraitzen dute beren ibilaldia;ekinaldia Bizkaiko Foru Aldundiak ibilarazi du, eta ekainaren erdialdetik lurraldeko udalerrietan, jaietan eta hondartzetan zehar egiten ari da, hiritarrei birzikla dezaten eragiteko.

Ordutik, Bizkaiko 28 hondartzetatik 20etara hubildu dira eta kanpainaren arduradunek daborduko milaka azalpen-liburuxka banatu dituzte;liburuxkotan azaltzen da zelan erabili behar diren hondakinen edukiontziak eta zelan erabili behar den bestelako sustapen-materiala, berbarako, kantinplorak, otarteko-eroangailuak, betiere erabilera bakarreko ontziak gutxitzeko.

Datozen asteetan zehar karpa eta foodtrucka egunean-egunean joango dira Bizkaiko udalerri eta hondartzetara. Hurrengo geralekuak hauek izango dira: Ereaga, La Arena, Areeta, Barrika, Isuntza, Arrieta, Bakio, Mundaka, Laidatxu, Arrigunaga, Gorliz, Karraspio, Laida eta Atxabiribil hondartzak eta Algortako portu zaharra, besteak beste, bai eta Lekeitio eta Plentziako jaiak, eta Mungia, Sopela, Igorre, Zamudio, Balmaseda, Erandio, Durango, Amorebieta-Etxano eta Sondikako udalerriak. Ibilaldia datorren irailaren 10ean amaituko da, Bilbon egingo den ekitaldi batekin.

"Gero Arte. Recicla y haz que vuelva" kanpainak hauxe lortu nahi du: Bizkaiko birziklatze-tasa, 2016an % 43,78tan zegoena, % 65eraino igotzea, zertarako eta Europar Batasunak 2030erako emandako ekonomia zirkularraren multzoan finkatutako helburuak lortzeko. Iaz 605.000 tona hondakin batu ziren lurraldean;tona horietatik, 247.000 gaikako bilketaren bitartez batu ziren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120