Salbamendu eta Sorospen Zerbitzua

Bizkaiko sorosle zerbitzuak 3.754 pertsona artatu ditu udako denboraldiko lehenengo bi hilabeteetan

Guztira, 21 egun eguzkitsu izan dira eta horietan 1.175.000 pertsona egon dira Bizkaiko kostaldeko hondartzetan

D.D. - 2017(e)ko abuztuaren 2a, asteazkena - 12:10etan eguneratua

Lekeitioko hondartza.

Lekeitioko hondartza. (BFA)

Galería Noticia

Lekeitioko hondartza.

Nagusiki zauriak edo saburdin edo intsektuen ziztadak artatu dituzte, eta uretan ehun sorospen baino gehiago egin dira. Denboraldiko lehenengo bi hilabeteetan 21 egun eguzkitsu izan dira eta horietan 1.175.000 pertsona egon dira Bizkaiko kostaldeko hondartzetan. Udako denboraldi honetan Aldundiak 286 tona zabor jaso ditu.

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak 3.754 pertsona artatu ditu udako denboraldiko lehenengo bi hilabeteetan. Nagusiki zauriak osatu dira (2.057 kasu), ondoren saburdin edo intsektuen ziztadak artatu dira (598), eta 245 traumatismo itxiko kasu eta 179 intsektuen ziztada egon dira. 23 pertsona artatu dira marmoken ziztadengatik. Era berean, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuak ur-korronteek eramandako 104 pertsona erreskatatu ditu. Pertsona gehienak, 3.673, altan eman ziren sorospen-postuetan egon ondoren, eta 76 osasun-zentroetara eraman zituzten. Uztailaren 12an Lagako hondartzako uretatik pertsona bat atera zuten ez zelako ondo sentitzen, eta ondoren hil egin zen.

Zerbitzu honen esku-hartzeen herena baino zertxobait gehiago, 1.363, ekainean egin ziren eta gainerako 2.391 uztailean;datu horiek bat datoz hondartzetako bisitarien etorrera-datuekin. Hala, 1.177.168 pertsona egon dira aldi honetan Bizkaiko hondartzetan, gehienak (746.000) uztailean. Bisitari gehien izan dituzten hondartzak Areeta (164.854), Ereaga (118.686), Arrietara-Atxabiribil (101.489), Laga (93.883), Gorliz (87.193) eta Plentzia (70.282) izan dira. Orokorrean, aurreko urteko aldi bereko datuekin konparatuz % 8,8 jaitsi da hondartzetako erabiltzaile kopurua;aurreko urtean, aldi berean, 1.290.395 bisitari egon ziren Bizkaiko kostaldeko hondartzetan.

Era berean, 2016ko ekaina eta uztailarekin alderatuz ondorioztatu dute eguraldia aurten bezalako ezegonkorra izan zela aurreko urtean ere. Ekaina eta uztaila artean ia berdin banatuta egon dira 21 egun eguzkitsu, 31 egun hodeiekin edo euriarekin eta 9 egun eguraldi aldakorrarekin.

Hondartzetako garbiketari dagokionez, zaborra batzeko ardura duen Foru Zerbitzuak 285.900 kg zabor bildu ditu guztira. Horietatik 214.236 kg edukiontzi berdeetara botatako zaborrak izan dira eta 10.660 kg edukiontzi horietara. Gainerako 69.004 kg zabor mareek hondartzetan utzitako hondakinak izan dira.

Bukatzeko, hondartzainen Foru Zerbitzuak 853 gorabehera izan ditu hasierako bi hilabete hauetan;zifra hori 2016ko zifra baino baxuagoa da, aurreko urtean 999 egon baitziren aldi horretan. Era berean, aurtengo erreklamazioak ere gutxiago izan dira aurreko urtekoekin alderatuz, 71 eta 82 hurrenez hurren.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Bizkaia

ir a Bizkaia »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120