Zirrikituetatik begira

Mairuelegorreta

Josu Torre - Martes, 1 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Columnista Josu Torre

Galería Noticia

Columnista Josu Torre

GORBEIARAKO bidea ehunka batzuk hartuko zuten atzokoan, lerro hauek idazten nagoen honetan ari den euri txiki edo zirimiriagaitik ez balitza, milatik gora ere hainbat izango ziren arren. 40 urte inguru dira mendialde horretan dagoen Mairuelegorreta koban, argi indarra kanpoan generadoren bidez sortu eta barneratu zutela, San Inazio egunez kristoren kontzertua eskaintzeko. Buruz nabil, baina 1.500 jendetik gora entzule izan zireneko oroimena dut, beste hainbat milaka kexa kobari egin ohi zien kalteagaitk eta, batez ere, urte horietatik gaur egunera, Saninazio egun hori, kobak ez ezik, Gorbeia osoa erromeri edo peregrinazio gune bihurtu dute. Nork pentsa lezake, garai haietan, Pagomakurreraino autobusez joan zitekenik, handik Arrabara, Egiriñau, Itxina edo edozein txoko edo landetara abiatzeko, beti ere, Kurutzea goi erreferntzia jarriz. Eguraldiaren erruz jendetza asko murriztuko zen arren, izango zen girorik atzokoan, bai Arratia, Orozko zein Arabako Zigoitia aldetik abiatu direnekin.

Hainbat ugariagoa izan da, dena den, Loiuko aireportuak soilik mugi arazi duen jendetza. Eta hemengo zenbakiak txiki geratzen dira bai trenez edo errepidetan pilatu diren auto edo busetan doazen milaka eta milaka udatiar kontuan hartzeko. Gorbeia eragozteko izan den zirimiriaren aitzakia -alegia egun argia izatea- ipintzen dute motxila bizkarrean edo roller-ra eskuan daramaten horiek eta, nire ustez, turismoari garrantzi larregi ematen dioten hedabideetako alkar hizketen arabera, atsedena hartzea, estresa gainditzea edo, gutxienek onartzen dutena, ongi pasatzea dute helburu bidaiariok. Gutxi dira, beste gabe, ongi ibiltzera, eguneroko errutinatik ospa egin eta esperientzia ezberdinak bizitzera doazela diotenak. Eta asko dira, ziur. Eta beste pila bat urrun urruneko herrialde edota txokoak ikustera eta hango gizakiaz gosatzera abiatu direnak. Pentsa, krisia gainditzen goazenaren erakusle bezala kontsideratzen da aurreko azken udeetan baino hainbeste gehiago erbestera oporretan joatea. Hau lotsa! Neu ere turismoaz ari naiz

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120