Indartsu datoz Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak

Abuztuaren 5ean Gazte Eguna ospatuko dute, eta Why Not, Skasti eta Esne Beltza taldeak izango dira

Martes, 1 de Agosto de 2017 - Actualizado a las 06:10h

Aia- Aiako San Donato eta San Lorentzo jaiak bost egunetan ospatuko dituzte, hain zuzen ere, abuztuaren 5etik 10era, baina hori baino lehen, motorrak bero-tzen hasteko XXVI. Pala Txapelketaren finalak lehiatuko dira bihar, 16.30etik aurrera.

Baina benetako jai giroa abuztuaren 5ean helduko da Aiako herrira. Gazte Eguna ospatuko dute egun horretan eta askotariko ekintzak izango dira egunean zehar. Hasteko, Iosu Larrarte eta Hodei Alkortaren apustua izango da 11.00etan, eta jarraian auzo arteko herri kirol lehiaketa jokatuko da. Ondoren, 14.30ean paella lehiaketa herrikoia izango da eta bazkal ostean parte-hartzaileen artean jokuak egingo dituzte trikitixak alaituta. 18.30ean, berriz, elektrotriki poteoa izango da, eta gauean, sekulako giroa izango da hiru musika talderekin. Batetik, Orioko Why Not taldea arituko da 22.30ean, bestetik, Skasti talde zarauztarra izango da (23.30), eta Esne Beltzak emango dio amaiera hitzordu musikalari 1.00etan. Eta hori gutxi balitz, horrekin ez da gaua amaituko eta txosnan sorpresa izango da goizaldeko 5.30ean.

Hurrengo egunean, trikitilari txapelketa (17.00), txupinazoa (19.30) eta herri afaria (21.30) izango dira. Baina asteburuaren ondoren ere izango da jai giroa herrian. Astelehenean, hilak 7, San Donato eguna ospatuko dute aiarrek, asteartean Umeen Eguna, asteazkenean Desioak Sutan Sahararentzat ekimena izango da, eta ostegunean San Lorentzo egunarekin emango diote amaiera jaiei. - A.R.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Cultura

ir a Cultura »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120