IGANDEKO EGURALDIA

Giro nahiko ezeginkorra igandean Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa iparraldean

Zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake goizaldean eta arratsaldean

EUROPA PRESS - 2017(e)ko uztailaren 29a, larunbata - 17:45etan eguneratua

Foto tiempo

Galería Noticia

Foto tiempo

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, uztailaren 30ean, giroak nahikoa ezegonkorra izaten jarraituko du Ipar Euskal Herrian eta Nafarroa iparraldean, eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake goizaldean eta arratsaldean.

BILBO. Ipar parteko gainerako tokietan hodeitza aldakorra izango da goizean eta trinkoagoa, berriz, arratsalde eta gauean;orduan euri langarra egin dezake. Hegoaldean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu eta arratsaldean hodei gehiagoren bat ikus daiteke.

Iparraldeko haizea nagusituko da arratsaldean eta ziertzoak indarra hartuko du Nafarroa hegoaldean. Eguneko tenperatura pixka bat jaitsiko da. Hiriburuetan, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 24 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 29 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 30 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaitik finkatuko da, 3ko indarrarekin;itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 08:30ean eta 20:52an izango dira, eta itsasbeherak 02:20an eta 14:34an. Uraren tenperatura 22-23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120