pazienteen bizi kalitatea hobetzeko

Osakidetzak glukosa monitorizatzeko sistema berria ezarriko du 18 urtetik beherakoentzat

Sistema hori dagoeneko erabiltzen da Europako zenbait herrialdetan

EUROPA PRESS - Viernes, 28 de Julio de 2017 - Actualizado a las 12:10h

La diabetes es una patología crónica y metabólica caracterizada por niveles elevados de glucosa en sangre

La diabetes es una patología crónica y metabólica caracterizada por niveles elevados de glucosa en sangre (DEIA)

Galería Noticia

La diabetes es una patología crónica y metabólica caracterizada por niveles elevados de glucosa en sangre

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetza Euskal Osasun Sistemak erabaki dute glukosaren etengabeko monitorizazio sistema berria sartzea, denbora errealean, 18 urtetik beherako diabetiko guztientzat, eta, horrela, intsulina eman aurretik neurtzeko hartzen dituzten sastada guztiak saihestu. Sistema hori dagoeneko erabiltzen da Europako zenbait herrialdetan eta pazienteen bizi kalitatea hobetzen du.

BILBO. Horrela jakinarazi du ostiral honetan Jon Darpon Osasun sailburuak prentsaurrekoan, Bilbon. Berarekin batera izan dira Sonia Gaztanbide Diabetesaren Espainiako Sozietatea Fundazioko presidentea eta Juncal Telleria Diabetikoen Gipuzkoako elkarteko presidentea.

Sistema ezartzeko akordioa ostiral honetan bertan berretsi du Osakidetzako Administrazio Kontseiluak, eta horrela, Euskadiko Diabeteserako Batzorde Aholkulariak eginiko gomendioari erantzun dio. Kontsulta organo horren oharrei jarraikiz, Osakidetzak sistema berria bere zerbitzu zorroan sartuko du, urtea amaitu aurretik, hasiera batean 1 motako diabetesa duten 18 urtetik beherako adingabe guztientzat.

Horrela, ziztada kapilarrak egin beharrean, egungo sisteman egin behar den bezala, metodo berria sentsore adabakia izango da, odoleko glukosa maila neurtuko duena. Beraz, horrela, pazientearen bizi kalitatea hobetuko da.

Osakidetzaren datuen arabera, gaur egun, 400 pertsona inguruk jasoko dituzte monitorizazio sistema berria ezartzeko erabakiaren onurak. Zenbatetsi da gaur egungo sistema berriarekin ordezkatzeko kostuaren gorakadak 330.000 euro gaindituko lituzkeela.

Aurrerago, sistema berria aplikatzeak ekarriko dituen emaitzen ebaluazioaren bidez, diabetes mota bera duten eta sarritan edo oharkabean hipogluzemia jasaten duten edo lan okupazio arriskutsuak gauzatzen dituzten paziente helduetara zabaltzeko aukera balioetsiko da.

DIABETESA EUSKADIN

Euskadin, Europako gainerako lekuetan bezala, eta herritarren ezaugarri demografikoak eta bizi estiloko aldaketak kontuan hartuta, diabetesa areagotu egin da, baina prebalentzia Espainiako Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa da.

Osakidetzako profesionalek egindako eta Jaurlaritzak osorik finantzatutako ikerketa baten arabera, mellitus diabetesaren prebalentzia Euskadin 18 urtetik gorakoetan %10,6koa da;Espainian, metodologia berarekin eta helburu berarekin egindako azterlanetan ikusi zen prebalentzia %13,8koa da.

Darponek azaldu duenez, gaixotasunaren inpaktua txikiagoa izateko, eta bilakaera kontuan hartuta, diabetesean esku hartzeko, zerbitzu zorro ona izateaz gain, osasuneko prebentzio eta sustapen ekintzak behar dira, gaixotasunaren prebalentzia murrizteko faktore erabakigarri gisa, bai eta prestakuntza eta hezkuntzarako sarbidea ere. Faktore horiek guztiek bizi kalitate hobea eta biziraupena areagotzea ekarriko dute.

Diabetesaren prebentziorako, bizi estilo osasungarriak hartu behar dira. Izan ere, frogatu da lotura dagoela obesitatearen, ariketa fisiko urriaren eta diabetesaren artean. Beraz, bizitzako ohitura osasungarriak izateak diabetesa izateko aukerak murrizten ditu. Oraintsu egin diren azterlanek egiaztatu dute bizi estilo osasungarrien bidez, 2 motako diabetes kasuen %90 prebenitu daitezkeela.

Hori dela eta, 2013-2020 aldirako Jaurlaritzaren Osasun Planak arreta berezia eskaintzen dio gaixotasun horri, eta prebentzioan esku hartzeko ekimen zehatzak garatzen ari dira, osasuna eta bizi estilo osasungarriak sustatzeko eta, horrela, arrisku faktoreak murrizteko.

Osakidetzak lehen mailako arretarako profesionalak, familia medikuak, pediatrak eta erizainak ditu, diabetesaren prebentzioko eta kontroleko lana egiteko. Lan hori diziplina anitzeko endokrinologiako taldeekin osatzen da.

Era berean, Osakidetzak martxan ditu "Nire diabetesa zaintzen" tailerrak, Osasun Eskolaren eta Paziente Bizia programaren barruan. Bertan, gaixotasuna zaintzeko autonomia izaten, osasunarekin erantzule izaten, gaixotasunaren alderdi guztiak ezagutzen eta gaixotasunak ekar ditzakeen emozio negatiboak kontrolatzen, alegia, osasun hobea izaten ikasten da. Programa horren bidez, dagoeneko, 3.000 pertsona inguruk jaso dute prestakuntza.

Pazienteak hezteko zeregin horretan, balio handia du Euskadiko diabetesaren elkarteek egiten duten lana. Osasun sailburuak diabetesa duten pertsonen alde egiten ari diren lanagatiko esker ona adierazi die, "gaixotasun hori duten pertsonei emandako laguntza, esperientzia eta aholkuengatik".

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120