Besta aitzineko asteburuan kirola protagonista Beran

Heldu den asteartean, IV. Gau Lasterketaren antolatu du Manttalek

Aitor Arotzena - Viernes, 28 de Julio de 2017 - Actualizado a las 10:20h

Gau Lasterketan parte hartzeko nahitaezkoa da kopeta-argia eramatea.

Gau Lasterketan parte hartzeko nahitaezkoa da kopeta-argia eramatea. (D.N.)

Galería Noticia

Gau Lasterketan parte hartzeko nahitaezkoa da kopeta-argia eramatea.

BERA- Besten aitzineko asteburuan kirolak hartuko du protagonismoa aurten ere Beran. Izan ere, saskibaloia, plater triraketa, pilota, txirrindularitza eta herri kirolak izanen dira larunbat eta igandean;eta heldu den asteartean, berriz, abuztuaren 1ean, Berako Gau Krosaren laugarren edizioa.

Hasteko, larunbat eta igande arratsaldeko 4etan hasita, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anitzaren Elkartearen aldeko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute kiroldegi aitzinean, Toki Ona Bortziriak saskibaloi taldeak antolatuta. Larunbatean kuadrillen arteko txapelketa izanen da eta igandeanelite mailakoa. Bietan, izen ematea 15:00etatik aitzinera egin daiteke. Euria eginen balu, kiroldegian jokatuko lirateke txapelketak. Taldeak, guttienez 16 urte dituzten 3-4 lagunez osatuak egon beharko dute.

Larunbatean 16:30ean plater tiroa minifoso modalitatean antolatu du Berako Ehiza eta Arrantza Elkarteak.

Igande goizeko 10etan herriko pilotarien arteko pilota partidak jokatuko dituzte Eztegara pilotalekuan, Gure Txokoa elkarteak antolatua.

11:00etan Berako XIV. Saria txirrindularitza proba antolatu du Gure Txokoak. Kadete mailako txirrindulariek 44 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, boluntarioak behar dituzte, bai bidegurutzetan, bai motoetan laguntzeko. Animatzen denak, idatz dezala email bat guretxokoaelkartea@ gmail.com helbidera edo idatzi mezu bat 626309438 zenbakira. Egunean bertan 10:15 aldera Iamotenean egon beharko dute boluntarioek.

Igande arratsaldeko 7etan, herri kirol jaialdia izanen da kiroldegi aitzinean (euria eginen balu, Eztegara pilotalekuan). Nafarroako Herri Kirol Federazioak antolatutako Herriz Herri txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute Basaburua, Berriozar, Artzanegi eta Menditarrak taldeek.

IV. Berako Gau Krosa Heldu den asteartean 22:15ean, Berako IV. Gau Krosa antolatu du Manttalek. 7,3 kilometro luze eta 300 metroko desnibel positiboa duen proba izanen da. Izen ematea Manttaleren webgunean egin daiteke. Federatuek 7 euro ordaindu beharko dute eta federatu gabekoek, 10 euro. Egunean bertan berriz, 13 euro. Parte hartzeko nahitaez kopeta-argia eraman behar da. Bi kategoria egonen dira (gizonezkoena eta emakumezkoena) eta, gainera, koadrilekako sailkapenean sari ezberdinak emango dire. Hala nola, Berako bi lehenengo koadrilei saria emango zaie eta parte hartzaile gehien biltzen dituen koadrilari ere saria emanen zaio.

Bazkarirako txartelak Berako bestetako igandean 14:00etan Herriko Etxeko plazan (euria eginez gero Altzateko pilotalekuan) eginen den herri-bazkarirako txartelak salgai daude Errekalde eta Xuga ostatuetan, 16 euroren truke. Abuztuaren 1era arte egonen dira salgai eta ohartarazi dutenez, ez da azken momentura arte utzi behar, epez kanpo ez baita sarrerarik salduko.

Bazkarian honako menu hau izanen dute: paella, ajoarrieroa, izozkia, kafea, edaria eta kopa. Platera, edalontzia eta mahai tresneria berabilgarriak izanen dira, Hondakin onena, sortzen ez denakanpainarekin bat eginez.

COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Deia se reserva el derecho a eliminarlos.

Más sobre Euskadi

ir a Euskadi »

Últimas Noticias Multimedia

  • ©Editorial Iparraguirre, S.A.
  • Camino de Capuchinos, 6, 5ºC Bilbao
  • Tel 944 599 100, Fax 944 599 120